San Martin azoka, bizitzeko eta gozatzeko

10.11.16
Euskara

Astea amaitzear dago eta bi egun bakarrik ez dira falta Ermuko egunik polit eta jendetsuenetarikoaz gozatzeko. XXVII. San Martin Azoka ospatuko da larunbatean, hilak 12, eta ekintza ezberdinez disfrutatzeko aukera izango dugu.

Urtero Euskal Birusa elkarteak antolatzen du eta goizean goiz asten dira azoka eta postuak prestatzen. Produktoreak, artisauak, animaliak, talogileak, errekiak eta edariak prest usten dituzte antolatzaileek goizeko 11etan azoka jendeari zabaltzen denerako. Momentu horretatik aurrera, herria ekintzaz betetzen da gauera arte.

Herritik buelta bat emanda antzemango dugu, giroa ez dela plazan bakarrik izango, San Martin plaza, Probaleku, Komentukua eta Zubiaurre kaleak, Elizako Aterpeak eta Martxoak 8 plaza jendez gainezko izaten dira azokaz, herri kirolez, gaztetxoentzako jokoez, artisauez eta animaliez disfrutatzeko esate baterako.

Azokak, aurten, 39 produktore eta 16 artisau izango ditu. Produktoreen artean, 14 postu Fruta eta Ortuariekin, 7 Gazta postu, beste 7 eguneko Ogiarekin, 3 Eztiarekin eta lau gehiago Txakoli eta Sagardoarekin. Horietaz gain, ahateko produktuak eta intxaur postuak ere izango dira, eta San Martin plazan urtero jartzen diren eskolen salmenta postuak.

Goizean goiz, 100 buruko artaldea Errekaldetik jaisten ikusteko aukera izango dugu, Martxoak 8 plazako belardira arte. Bertan ere Urko eta Ureta baserrietako, zaldiak, behiak, astoak eta etxeko hegaztiak izango dira. Astobusa ere Zubiaurretik izango da saskietan umeak paseatzen. Eta txikientzat ere, San Martin plazan, KULKI taldearen eskutik umeentzako jolasak antolatu dituzte.

Egunaz disfrutatzeko ekintza ezberdinak

Goizean zehar, Orbe Kardinalaren plazan eta Txindurri taldearen eskutik dantzak ikusi ahal izango dira eta Alboka Musika Eskolako Trikitilari eta Txistulariek baita Arrasateko gaiteroek ere herria musikaz jantziko dute kalejira ezberdinekin. Taloak eta haragi errea dastatzeko eta trago bat txosnan hartzeko aukera izango dugu plazan bertan.

Bazkalorduan, giroa herritik zabaltzen da antolatzen diren babajan ezberdinetan. Euskal Birusak antolatutako Babajana Merkatu Plazan izango da, eta jada ez dago aukerarik bertan babarrunak jateko, ticket guztiak zaldu baitira. Postrea jan ostean, giroa berriro ere herrira zabalduko da. 18:00etan Luhartz erromeria plaza musikaz eta dantzaz girotuko du eta beranduago, 19:00etan Arrasateko gaiteroak herritik kalejira egingo dute.

Aurten, Onda Vasca irratikoek zuzeneko programa egingo dute Ermutik, Kike Alonso eta Begoña Jimenez kazetarien eskutik. Goizean goiz ibiliko dira egunaz berri ematen eta Don Teodoro monolitoaren ondoan jarriko duten karpan izango dira hainbat pertsona eta antolatzaileei elkarrizketak egiten.

Informazio gehiagorako hemen usten dizuegu eguneko kartela.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko