Imagen
Odola emateko aukera gaur osteguna Ermuan
17.11.16
Gizartea
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser) odola emateko saioa antolatu du gaur osteguna, azaroak 17. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak unitate mugikorra ekarri du Ermura, anbulatorio zaharraren aurrera, eta bi txanda izango ditugu aukeran.
Goizeko txanda 09:15ean hasi da, eta 14:00ak arte abian egongo da. Gainera, arratsaldez odola eman nahi duten pertsonek 16:30etik 21:00etara aukera izango dute elkarteko egoitzaren aurrean, Bizkaia Etorbidean, dagoen unitate mugikorrera gerturatzeko.
Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko sms eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte eskuko telefonoetan eta ordenagailuan.
Abenduan, hilaren 15a, osteguna, izango da odola emateko eguna, goizez nahiz arratsaldez.
Lotutako albisteak
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.