Gidaririk gabeko autoak BI-3302 zeharkatu eta Arizmendi frontoiko hormaz jo du
Gidaririk gabeko automobilak istripua eragin zuen bar arratsean Ermuko San Pelaio auzoan, Udaltzain-buruak gaur aditzera eman duenez. Zorionez inor ez zen zauriturik suertatu, oraindik zenbatu gabe dauden kalte materialak gertatu ziren arren. Gertaera Zearkale 37an gertatu zen, arratsaldeko zazpiak pasa eta gero. BM supermerkatuak etxera eramateko zerbitzuan ibiltzen den eta hitsik –gidaririk gabe- zegoen autoak maldan behera kontrolik gabe jausi ondoren. Ibilgailuak aldapan behera hainbat metroko ibilbidea bete zuen, BI-3302 errepideko bi erreiak zeharkatu, piboteak gainditu, espaloira igo eta baranda lurreratu ondoren ezpondan behera eroriz. Furgoneta ezpondaren eta Ariztemendi pilotalekuko hormaren tarteko hutsunean geratu zen, frontoiaren larrialdietarako eskaileren gainean zintzilik.
Ermuko Udaltzaingoak gain hartu du argiketa eta gertaera argitzeko lanetan ari da. Bezeroen erosketak etxeetara banatzeko autoa erabiltzen duen langileak “deskuiduan esku frenoa jarri gabe utzi ote zuenaren sumoa zuela” adierazi zien udaltzain agenteei. Istripuak ikusmina piztu zuen, oso deigarria izan zelako. Istripura bertaraturiko hainbat lekukoen esanetan gertakaria ‘ miraritzat ’ jo zuten, “gertatu zitekeena ikusita, minimoa izan delako”. Atzoko eguraldi euritsuak behar bada, zauriturik edo kalte gehiagorik ez gertatzen lagundu zuen supermerkatura bertara, Izarra Centre eraikinera, Teknotekara, frontoira edo paddelean jolastera joaten diren pertsonak ugari izaten baitira egunero.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.