TTIPa zer den eta nola eragiten duen ulertzeko jardunaldiak

28.11.16
Gizartea

Azken hilabeteetan zeresan handia ematen ari den gaia da TTIPa. Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoa Ameriketako Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko merkataritza-trukea erraztuko duen hitzarmen gisa aurkezten da. Baina guztia ongi ulertzeko eta gure gizartean izango duen eraginaren berri izateko, herriko hamar elkartek ekimen ezberdinak antolatu dituzte aste honetan zehar.

Ermuko Emakumeen Asanblada, Ateneo Libertarioa, Komite Internazionalistak, ESK, CCOO, LAB, Se Puede Ermua Ahal Da, Irabazi, EH Bildu eta Gazte Komunistak taldeek bat egin dute jardueren programa osatzeko. Helburua herritarrei TTIParen atzean dagoena erakustea da. “Zantzu guztien arabera, merkatuak desarautzea da hitzarmenaren benetako helburua, tokian tokiko herrialdeetako araudiek multinazional handien interesak kaltetu ez ditzaten. Horrek dakar ingurumena, osasungintza publikoa edo lan-eskubideak babesten dituzten legeak bertan behera uztea, herrien burujabetza desagertzea eta herritar guztientzako eskubide publikoak bermatzeko legeak egiteko gaitasuna galtzea. Azken batean, multinazional handien interes ekonomikoak pertsonen gainetik jarriko dira. Halako helburuek baino ez lukete justifikatuko Ituna negoziatzeko izaten ari den ezkutukeria eta demokrazia falta”, azaltzen du jardunaldiak aurkezten dituen informazio txostenak.

TTIParen inguruko informazio zehatzagoa eskuratu asmoz, asteazken honetan, hilaren 30ean, “Zer da TTIP, zer dakar eta nola eragingo digu?” izeneko hitzaldia eskainiko da. Juan Hernández eta Julia Martí TTIP eta CETAren aurkako Kanpainako kideak izango dira hizlariak, eta 19:00etatik aurrera arituko dira Lobiano Kulturgunean.

Bestalde, ostiralean, abenduak 2, kontzentrazioa egingo da Orbe Kardinala plazan 19:30etik aurrera “Ermuak TTIP eta CETAri ez!” lelopean.

Erakusketa liburutegian

Ostiralera arte, Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko Merkataritza eta Inbertsioen Itun Transatlantikoa (TTIP) eta EB eta Kanada negoziatzen aritu diren Ekonomia eta Merkataritza Akordio Orokorraren (CETA) alde negatiboei  buruzko erakusketa izango da ikusgai udal liburutegiko hallean.

Erakusketa osatzen duten binetak aipatutako itunen alderdi negatiboak zeintzuk diren azaltzen duten testuekin lagunduta doaz. Erakusketa horrekin, gardentasun gabezia osoarekin negoziatzen ari diren merkataritza itun garrantzitsu horien inguruko informazioa eskaini nahi da, antolatzaileek diotenez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.