'Hiri Adeitsua adinekoekin' proiektua aurkeztu du Ermuak

01.12.16
Gizartea

Ermuko Udala “Ermua, Hiri Adeitsua adinekoekin” proiektuan murgilduta dago eta horren berri emateko, atzo Lobianon aurkezpena egin zen Carlos Totorika Ermuko alkatearekin eta Ricardo Perez Fundación Integrandoko ordezkariarekin. Aurkezpen ekitaldira 80 pertsona baino gehiago hurbildu ziren, proiektuan jorratuko diren urratsak zeintzuk diren azaldu ziren eta auzokide guztiak parte-hartze prozesuan murgiltzeko luzapena egin zaie. Proiektua jardunean jartzeko gure herrian bizi diren 60 urtetik gorako pertsonen lankidetza lortzea nahi da eta herriko auzo desberdinetako adineko pertsonei deia egin zaie baita Ermuko talde eta kolektiboetan aktiboki parte hartzen dutenei ere.

Proiektua martxan jartzeko, 60 urtetik gorako pertsonek herrian duten eginkizun aktiboa bultzatu nahi da, udalerriko eremu zenbaiten inguruan dituzten beharrizanak eta interesak ezagutzeko eta horiekin ekintza-plan bat lantzeko. Lan horren helburua, 60 urtetik gorako pertsona-talde bat sortzen laguntzea da, prozesu guztia sustatu eta burutzen laguntzeko. Horrekin lotuta, herriko diagnostikoa egin nahi da eta hobekuntzak planteatu nahi dira Ermua hiri adeitsuago bat izateko.

Ekimen hau, udaleko gizarte zerbitzuko langileek antolatu dute eta gaiaren inguruan martxan jarri nahi diren akzioak efektiboagoak izateko nahiarekin aurkeztu dute. Jorratu nahi diren gaiak, garraioa, etxebizitza, parte-hartzea eta gizarte ehuna, errespetua eta gizarteratzea, herritarren partaidetza eta enplegua, komunikazioa eta informazioa, zerbitzu sozialak eta osasuna eta amaitzeko eraikuntzak eta kanpo espazioak dira.

Lehenengo fasean, herriko ikuspuntu integrala lortu nahi da eta, parte-hartze talde bat antolatu mekanismoen diseinurako, hausnarketarako eta azterketa partekatua egiteko. Horregatik, alkateak gonbitea luzatu zuen, “Parte-hartzea zabalik jarraitzen du eta denoi gonbidatzen dizuegu abendurako antolatu diren saioetara hurbiltzera eta talde polit bat sortzera”. Proiektu horrekin, adineko pertsonekin adeitsuagoa izango den Ermua bat eraiki nahi da, zeren adinekoekin adeitsua den hiri bat herritar guztiekin adeitsua izango den hiria izango da.

Informazio gehiagorako 943 17 91 61 / 943 17 91 62 telefono zenbakietara dei dezakezue edota Udal Gizarte Zerbitzuetara (Erdikokale 21) etorri eta “Ermua, hiri adeitsua adinekoekin” proiektuaz galdetu.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du