Juanita Ibaibarriaga lehiaketak baditu garaileak

02.12.16
Euskara

Amaitu da Juanita Ibaibarriaga ipuin eta erreportaje lehiaketaren hogeita hirugarren edizioa, eta jada baditugu irabazle berriak. Beste behin, herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartu dute, eta ugariak izan dira aurkeztu diren lanak.

Pasatu den ostegunean, abenduak 1, Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek gala egin zuten Ermua Antzokian, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Ekitaldia aprobetxatuz, lehiaketaren azken edizio honetako kategoria bakoitzeko saridunen berri eman zen bertan. Lehen Hezkuntzako irabazleetako bakoitzak 40 euroko saria jaso du; Bigarren Hezkuntzakoek, aldiz, 60 eurokoa. Honakoak suertatu dira garaile:

  • LH 3. maila: Aimar Mandiola Izarra
  • LH 4. maila: Axel Posada Ordoñez eta Uxue Ramon Campos
  • LH 5. maila: Uxue Ballesteros Montero
  • LH 6. maila: Libe Telleria Luengo Redondo, Firdawsa Azarkan Bigen Zatika eta Ibai Marcos
  • DBH 1. maila: Iñaki Rodriguez Vazquez
  • DBH 2. maila: Ziortza Gomez Gartzia eta Gaizka Perez del Rio
  • DBH 3. maila: June Alonso
  • DBH 4. maila: deialdia hutsik gelditu da

Zorionak irabazle guztiei! Jarraian sari banaketako argazkiak ikus ditzakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko