Euskara ikasteagatiko diru-laguntzetan 15.000 eurotik gora banatuko ditu udalak

20.12.16
Euskara

Euskara zinegotziak dagoeneko onartua du Euskara ikasteagatik diru-laguntza banatzeko dekretua eta horri esker 78 ermuarrei bueltatuko zaie matrikula kostuaren erdia edo hiru-laurdenak.

Euskara Zinegotziak eta udal sailak jada onartuta eta izapidetua dute iazko ikasturtean euskara ikastegatik ematen dituzten diru-laguntzak. Gaiaren berri eman zitzaion Udalbatzarrari aurreko asteko Batzorde Informatiboan. Deialdiaren oinarria jaso eta xedatutakoaren arabera, udal diru-laguntzak jaso dituzte herriko hirurogeita hamazortzi ermuarrek. Hainbatek matrikularen erdia berreskuratuko du eta batzuek kostu horren hiru laurdena (%75), ikasturtea bete eta hori gainditu ostean.

Ermuko Udalak onartutako oinarrien arabera euskara ikasten matrikulatuta dauden ermuarrek matrikularen zenbatekoaren erdia jasotzeko aukera dute, beti ere gutxienez %80ko asistentzia egiaztatu badute eta dagokion maila gainditu badute. Horretaz gain, langabetuek, sekula ikasi ez dutenek edota jendaurrean Ermuko merkataritza esparruan lan egiten duten ermuarrek matrikularen zenbatekoaren ehuneko hirurogeita bosta jasotzeko aukera ere izan dute. Honi guztiari esker, aurten banatutako kopurua 15.156,57 eurotakoa izango da. Eskabideak 46 ohiko ikasleenak izan dira, 28 ikasle berrienak, 5 ikasle berezienak eta 11 ikasle estrategikoenak, hau da, umeekin aritzen diren hezitzaileak (entrenatzaileak, begirale…) zein Ermuko merkataritzan eta ostalaritzan jendaurreko lanpostuetan lan egiten duten langileak.

Ermuko Udalak ematen duen diru-laguntza honez gain, duela gutxi HABEk ere euskara ikastegatik bere diru-laguntza esleipenaren berri eman du, kasu honetan, 36 izan dira diru-laguntza eskuratu duten ermuarrek. Laguntza bi hauek osagarriak dira eta hauei esker ikasleei euskalduntze prozesua doakoa izan dakieke.

Diru-laguntza hauez gain, Bizkaiko Foru Aldundiak ere, Euskara Eskura egitasmoaren barruan, euskara ikasten jarraitzeko deskontu bonoak banatu izan ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko