Horra, horra, gure Olentzero!

26.12.16
Kultura eta Gazteria

Abenduaren 24ko goizean, Ermuko neskato-mutikoek bisita oso berezia jaso zuten Orbe Kardinala plazan. Olentzero Txiki herrira etorri zen, astoarekin eta gozokiz beteriko saskiekin, urtean zehar zintzoak izan direnei banatzeko asmotan.

Ikazkinak kalejira alaia egin zuen 11:00etatik aurrera haurrez eta gurasoz inguratuta. Alboka Musika Eskolako ikasleek girotu zuten Olentzeroren kalejira, eta honek ermuar txikiek idatzitako gutunak jaso zituen, euren desioen berri izateko.

Eguraldia lagun izan ez arren, pertsona asko bildu ziren berriro ere Orbe Kardinala plazan Gabonetako kanta tradizionalak abesteko eta Olentzeroren hitzak entzuteko.

Jarraian Olentzeroren bisitako irudiak uzten dizkizuegu. Gogora ezazue abenduaren 31n ikazkina berriro herrian izango dugula 18:00etatik aurrera. Diktadura garaiko gertakizun baten ondorioz hautatu da egun hori azken urteetan. Gerra zibilaren garaian, Olentzero ospatzeko eta kalera taldean irten ahal izateko agiri eta baimen guztiak behar ziren. Urte batean, baimenak ez ziren abenduaren 24rako iritsi, eta egun horretan ezin izan zen kalejirarik egin. Beraz, antolatzaileek baimena eskuratu zutenean, atzeratuta ere, urteko azkeneko egunean ekitaldia egitea erabaki zuten. Harrezkero, bere horretan mantendu da ospakizuna.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian