Ermuko neska-mutilak, jauzika eta jolasean gozatuz Gabonetako Haur Parkean

28.12.16
Gizartea

Ermuko Gabonetako Haur Parkea antolatu da, beste behin, Miguel Angel Blanco udal kiroldegian. Astelehenean ireki zituen ateak, abenduaren 26an, eta urtarrilaren 4ra arte, hainbat puzgarri, tailer eta jolasez gozatzeko tartea izango da bertan.

Kultura Sailak eta Udal Kirol Erakundeak elkarlanean antolatu dute parkea, eta 2 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Jolastokia eremu ezberdinetan banatuta dago, adinaren arabera sailkatuta eta txikienentzat direnak espresuki babestuta. Eremu guztiaz 14 begirale arduratuko dira.

Parkea egunero zabaltzen da 11:00etatik 13:00etara goizez eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldez. Abenduaren 31n goizez baino ez da irekiko, eta urtarrilaren 1ean, aldiz, itxita egongo da egun osoan zehar. Sarrerak bi euro balio ditu, eta egun osorako balio du. Iazko prezio berbera mantendu da, igoerarik gabe.

Segurtasun arrazoiak direla eta, ezingo da 450 pertsonako gehienezko edukiera gainditu, hori baita aurreikusitako gehienezko kopurua norbere babeserako planaren arabera. Haur eta gaztetxoen parte-hartzea lehenetsiko denez gero, umeko heldu bakarra besterik ez da onartuko. Gehienezko edukiera izaten den bakoitzean, inor gehiago ezin izango da sartu eta eraikinaren kanpoan itxaron beharko dute aretoa libratu bitartean.

Jarraian gaur goizeko, abenduaren 28ko hainbat irudi uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
10.07.25
Azaleko minbizia prebenitzeko modurik onena, eguzkitik babestea da

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute