Isiltasunaren garrantzia gure eguneroko bizitzan

29.12.16
Gizartea

Zarataren eraginaren eta horiek ekiditearen inguruko tailer hezitzaileak antolatu eta babestu ditu Ermuko Udalak azken bi urteetan herriko zazpi ikastetxeetan. Ekintza horien helburua neska-mutilek kutsadura akustikoaren arriskuak identifikatzea, zarata murrizteko euren portaerak aldatzea eta kontzientzia berri hori helduen artean zabaltzeko gai izatea da.

Ekintza horiek izandako emaitza onak direla eta, urtarrilean kontzientziazio jarduerak egingo dira herriko kaleetan zehar, ikastetxeetan egiten diren tailerren babes eta gehigarri moduan.

Hortzmuga antzerki taldeko artista talde batek herritarrak sentsibilizatzeko ikuskizunak egingo ditu urtarrilaren 7an eta 8an Ermuko kale nagusietan. Antzerkiko teknikak, mimika eta eurek sortutako tresnak erabiliko dituzte aktoreek egun horietan, eta bidean topatzen dituzten pertsonekin arituko dira isiltasunaren garrantziaz kontzientziatzeko.

Bestalde, urteko lehen eskola astean zehar, konpainia bereko 2-3 artista joango dira Ermuko ikastetxe bakoitzera sarrera orduan, jolastorduan edota irteera orduan. Bertan, ikasleekin arituko dira lanean, eta molestatzen duten edota zarata eragiten duten jarreren aurrean atentzioa deituko diete.

Ekintza horiek guztiak isiltasunaren, errespetuaren eta tolerantziaren ikuspuntutik landuko dira. Ikasle guztiek ikastetxeetan ikusten dutena kalean eta familiarekin egoten diren espazioetan ere topa dezaketela erakustea da helburua.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.