Belgikan 39. postua lortuta amaitu du 2016ko egutegia Aitor Hernándezek

30.12.16
Kirolak

Aitor Hernández txirrindulari ermuarrak (Specialized – Ermua Impulso) 39. postua eskuratu du ziklokrosseko 2016-2017 denboraldiko bere lehen nazioarteko lasterketan, Belgikan, Zolderren izandako Munduko Txapelketan. Zirkuituari lehen itzulian arazo mekaniko bat izan ostean, Hernández atzeratuta gelditu da hasieratik, eta azkenean top 40an sartzeko lehian aritu behar izan da.

Esan bezala, irteera gogorra izan da Specialized taldeko txirrindulariarentzat, hasieratik atzean geratu baita. Horrek ez dio, baina, lehen itzuliaren ostean 30. postu ingurura igotzea eragotzi. Lasterketa amaiera aldera, bizkarreko mina dela eta, 39. postua baino ezin izan du lortu.

Proba bukatu eta gero, honakoa adierazi zuen Aitor Hernándezek: “Oso atzeratuta hasi ostean, top 30ean sartzea lortu dut, baina jaitsiera batean arazoak izan ditut eta eskulekuak buelta eman dit. Hortik aurrera, denbora asko galdu dut bizikleta aldatzeko boxera bidean, lehiarik ez zegoen tokian korritzen. Lasterketaren bigarren zatian, aldiz, bizkarrean mina sentitzen hasi naiz, bidaiaren nekeak eraginda edo, baina tira, banekien horrelako gauzak gertatu zitezkeela. Dena dela, bizitako sentsazio onekin gelditzen naiz, eta lanean jarraitzeko gogoz nago denboraldian zehar egingo ditudan nazioarteko lasterketetan aritzeko”.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira