Aitor Hernandez bosgarren izan da Espainiako txapelketan
Aitor Hernandezek (Specialized-Ermua Impulso) ezin izan zuen berriro lortu Valentzian atzo jokatu zen Espainiako ziklokros txapelketa. Ermuarra bosgarren sartu zen helmugan, atsekabeturik egun txarra izan ondoren. Ismael Esteban izan zen txapelduna, zirkuitu siku eta azkarrean gailendu eta gero Aitorren muntatzen duen Specialized Crux bizikleta berdinarekin. Podiumera igo ziren baita ere, hurrenez hurren, Kevin Suarez –bigarren- eta Javier Ruiz de Larrinaga arabarra –hirugarren-.
Hasieran Hernandez lasterketa buruan egoteko gauza izan zen. Gerora Esteban, Larrinaga eta Suarezek atzean utzi zutelarik, ermuarra erritmoari eutsi ezinik eta tartea berreskuratu ezin izan zuelarik, domina lortzeko aukerak galduaz.
Txapelketaren ostean Aitorren hitzak ondokoak izan ziren: “Gaur ez da nire eguna izan. Lehenn itzulian lasterketa buruan hasita ere txirrindulari bat aurrean erori ondoren eten egin nahiz, aurrekoek alde egin dutelarik tartea berreskuratzerik ez dut izan. Presioak eta ondo egin nahi izanak zamatu eta hustu egin naute eta ez dut gehiago ematerik izan. Eman nezakeen guztia eman dut eta horrekin geratzen nahiz, podiumetik kanpo amaitu arren. Ismael zoriondu nahi dut lasterketa eta txapelketa onak egin dituelako eta baita nire aurretik sartu dien Larri, Kevin eta Oscar Pujoli ere. Gaurkoa jada iragana dago eta aurrera begiratu behar dut, astean lanean segi datorren astean Italian jokatuko den Mundu Kopan onena eman ahal izateko”.
Lotutako albisteak

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan