‘NAhitA’ aldizkariak urteurren esanguratsua betetzen du: hamargarrena

31.01.17
Berdintasuna

‘NAhitA’ aldizkaria zorioneko dago, urteurren esanguratsua betetzen duelako: hamargarrena. Bere lehen alea artera zenetik hamar urte bete dira. Horregatik datozen egunetan gure eskuetan izango dugun alea berezia da, 30. zenbakia daramana. Azalak mugarri hori bete izana jasotzen du, bertan tarta eta kandela bi jarrita dituelarik. NAhitA ermuarron aurrean aurkeztu zen 2007ko lehen hiruhilekoan.

Argitalpenaren xede nagusiak hiru ziren: generoaren ikuspuntutik emakumeei ahotsa ematea; komunikabide eta jabekuntzarako tresna baliagarria; herrian egindako jardueren berri ematea. Zenbaki haren lehen orrialdean editoriala zetorren eta bertan 2007ko urte zoriontsu eta igualitarioa opatzen zitzaizkigun ermuarroi. Editorial horretan esaten zen, Urte berriarekin batera ‘NahitA’ aldizkari jaiotzen zela, zeina zure eta gure ahotsa izan nahi duen aldizkaria den, berdintasunaren alde lan egiteko Ermuan izango dugun hedabidea’.
Proiektu berri horrek poz handia eman zion sailari, haren ustez ‘aurrerapauso handia zelako gizarte gero eta justu, solidario eta igualitariago baten aldeko lanean’. Aurrerago esaten zen, hemendik aurrera ‘doako argitalpen honen bitartez aukera bat gehiago izanen dugula elkarren berri izateko hiru hiletik behin eta aldizkari egiten laguntzera animatzen zaituztegu guztioi’. Editorialean bertan jasotzen zenez, ‘ez dugu pentsatu behar aldizkari hau emakumeentzat soilik denik, gizonek ere informazio eta hausnarketa interesgarriak aurkituko dituzte; berdintasuna gu guztion zeregina baita’.

Atzoko kontua dela iruditu arren, hamar urte tarteko dira eta helburu horiek indarrean diraute gure eta gizartearen tamalerako. Aldizkaria moldiztegitik iristear dago eta sailaren ustez aste bukaera honen aurretik banatuko da, ohiko lekuetan eskuratu ahal izango dugularik harpideturik ez bagaude. Nolanahi ere, aurreko aleekin egindako legez, azken zenbakia on line eta pdf formatuan eskaintzen digu sailak bere mikrositean. Inork ale guztiak paperean izatea nahiko balu, Izelaietako Emakumeen Topagunean eska ditzake.

Doan aldizkariaren harpidedun egin gaitezke eta etxean jaso

Egoitza horretan aldizkariren inguruko erakusketa txiki bat izan dute oraintsu. Azken alean, sailak aldizkariren inguruko inkesta argitaratu du irakurleen –ermuarrona nahiz herritik kanpoko guztiena- iritzia jaso eta ezagutu asmoz. Inkesta laburra eta anonimoa da, paperean bertan nahiz on lineko bertsio digitalean bete daitekeena. Horretara iristeko QR kodeari edo mikrositean eskaintzen den lasterbideari jarrai. Sustatzaile taldeak guztioi betetzera animatzen gaituzte, gure iritzi eta iradokizun edo ekarpenak helarazteko. Iritziak jaso ondoren, sailak helburu nahiz prozedurak berraztertzeko konpromisoa hartzen du, mailari eutsi edo hori jaso eta hobetzeko.

Berdintasun udal sailak eta Topaguneak beren eskerrona adierazten diete lan egiten duten kolaboratzaileei, aldizkaria bizirauten eta gure historiaren zati bihurtzen dutelako, berdintasuna jo muga izanik idatzi dituzten artikulu eta albisteengatik. Baita kalean egindako inkestei erantzun dietenei, irakurle eta jarraitzaileei, aldizkariaren azken jo muga direlako. Argitalpenak duen xede nagusia hezi eta informatzearekin batera, berdintasun maila handitzeko herritarren sentiberatasuna areagotzea delarik.

NAhitA jaso nahi duten guztiek doan harpidetu daitezke eta, baita parte hartu eta lagundu ere. Horretarako, nahiko dugu Emakumearen Topagunera joatearekin.

Ale honen editoriala emakumeen izen eta memoria zabaltzen jarraitzeko helburua duela dio, eta EHUk estreinakoz Nekane Baluuerka Lasa emakume errektorea duela azpimarratzen du. Aurrerago gizonen biolentziaz eraildako emakumeak gogoan hartzen ditu… horietako asko ezagutu ere ez ditugulako egingo. Ezagutzen al duzu? Izeneko atalean, Errotabarri Eskubaloi Kirol eta UNRWA elkarteak dakarzkigu. Gainera, lau pertsonei espazio publikoen erabileran genero bereizitasunik ote dagoen inguruan egindako inkesta, denborapasak, albiste interesgarriak eta jabekuntza eskolako ikastaroen programa ere aurki daitezke bertan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan