Matxalen Ziarsolok kirolean egindako ibilbide eta baloreengatik saria jaso du
Matxalen Ziarsolok igandean jaso zuen ‘2016ko Sabino Arana’ saria izen bereko Fundazioak ematen duena, “bere kirol-ibilbide bikainagatik, koloreei eskainitako leialtasunagatik eta kirol-balioen arloan eredugarria izateagatik”. Ermuarrak emozionaturik jaso zuen saria Urkullu lehendakaria buru izan zuen eta Bilboko Arriaga Antzokian gauzatu zen ekitaldi solemnean. Donostiako Bera Bera eskubaloiko jokalari eta kapitain ohiak arrasto sakona utzi dut aldean hamasei urte bizi izan ondoren. “Arrakasta eta garapenetatik haratago, Matxalen oso ezaguna da bere giza kalitateagatik eta, horren erakusgarri, estimu handia diote Erkidegoko pista barru guztietan nahiz kanpoan kanpo”, eta baita bere naturaltasun eta umiltasunagatik.
Arantza Ruiz kazetaria bere kirol lorpenak laburbildu eta aurkezten zuen unean igo zen Matxalen eszenatokira oroigarria jasotzera, Sabino Arana Fundazioko presidente Juan Mari Atutxaren eta erakundeko zuzendari Irune Zuluagaren eskuetatik. Ziarsolo dotore zegoen, pozarren baina urduri, eta hitza hartu zuen bertaratutako agintari eta bildutakoei zuzentzeko. Sei minutu pasatxoan bere izaera eta dituen dohainak agerian utzi zituen. Gauza asko esan bazituen ere, ondorengoak dira azpimarra beharrekoak. Agurtu ondoren, saritutako pertsona nahiz erakundeak zoriondu zituen. Eskubaloian bere jaioterrian –herriko eskubaloi taldean eta frontoian jokatuaz- izandako hastapenak gogora ekarri zituen, 17 urte zituela Donostiako Bera Bera fitxatu zuelarik. Bertan beste 16 urte eman ditu, garaipen handiak lortuz eta gaurko pertsonan bihurtuz. Joko kolektibo batean taldeak duen garrantzia azpimarratu zuen; haserreak eta pozak bizi izan dituela aitortu, eta emaitza onak eta garaipenak iritsi zirenean bertan egotearen zortea azpimarratu zuen, lortutakoak ekipo eta kluneko guztiena zela adieraziz.
“Eskerrik asko berdintasunean hezi nauzuelako eta ametsak egi bihurtzen lagundu didazuelako”
Matxalenek bere esker ona adierazi zien erakunde eta babesleei, “handi nahiz txikiei, guztiei” gehitu zuen. Bere kideekin ere gogoratu zen, bezperan partida garrantzitsua irabazi izan zutelako. Halaber, “ordainik ez duen” afizioaz mintzatu zen, beren animoez eta aurpegi adierazgarriez garaipen nahiz galdutako partidetan. Eta noski, familia ezin ahantzi; Ignacio eta Maite aita eta ama aretoan baitzeuden, gurasoentzat hitz gozoak izan zituen, egindakoa ordain gaitza izanik, beraiengandik jasotako “maitasuna, laguntza eta askatasuna” bihotzez eskertuz. “Eskerrik asko berdintasunean hezi nauzuelako eta ametsak egi bihurtzen lagundu didazuelako” gehituz.
Urduritasun eta emozioa gainetik astindu ondoren aurrean zituen agintarien artean aldarrikapen bat egiteko gauza izan zen, estiloz eta sinesmenez planteatuz. Fundazioaren leloari helduz “Atzokoari finkatuz, gaur biharkoa bultzatuz” emakumezkoen kirolaren erabat alde agertu zen. “Zaindu baino gehiago bultzatu egin behar duguna, emaitzak eman, ematen eta emango duena, altxorra delako, herri bezala berdintasunean ere aitzindari izan gaitezen, XXI. mendeko erronka handienetariko bat delako”.
Jarraian igandean izandako ekitaldiko grabaziotik Matxaleni dagokion zatia uzten dizuegu, streaming bidez zuzenean eskaini zen ikus-entzunezko horren irudi eta soinua Sabino Arana Fundazioarena da, jabearena hain zuzen ere. Irudion eskubide guztiak jabearenak dira. Ekitaldiaren bideoa esekita dute orain ere Fundazioaren www.sabinoarana.org web gunean.
Matxalen Ziarsoloz eta Orbea kooperatibaz gain, 2016. urteari dagozkion sariak honakoek jaso dituzte sariak: Pedro Luis Uriartek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu ohi eta Ekonomia Itunaren aitak; EGIBIDE “Diocesanas-Jesús Obrero” Fundazioak; Tolosako Ekinbide Etxeak; eta El Guernica margo lanak.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke