Hamabost dendek hasiera emango diote merkataritza txikia kudeatzeko ikastaroari

07.02.17
Ekonomi Sustapena

Herriko hamabost dendek hasiera emango diote gaur merkataritza txikia kudeatzeko ikastaroari, zeina bi asteetan zehar Izarra Trebakuntza eta Enpresa Ekimen Zentroan gauzatuko den. Ikastaroa udalak antolatu du, udal Toki-garapen alorraren bitartez. Establezimendu parte-hartzaileek Herriko Gabon Erakusleihoen Lehiaketaren finalean sartu zirenak dira, aurtengo edizioaren saridunak ‘Artarrai Dekorazioa’ eta ‘Oh La La’ Modak izan direlarik.

Sektorean trebatzea, espezializatzea eta profesionalizatzea derrigorrezkoa da lehiakortasuna eta egonkortasuna irabazteko eta merkatal gune eta firma handien bultzadari eutsi ahal izateko. Trebakuntza hori ‘Grupo Bentas Taldea’k emanen du, ibilbide eta eskarmentu handia duenak. Ikastaroan jarraiko atalak ikusiko dituzte:

  • Aldaketara egokitzea: produktuaren garapena; lehiakortasuna eta bezeroa. Aukerak kudeatzea. Aliantzak eta lankidetzak.
  • Gaur egun, nor da gure bezeroa? Erabakiak nola hartzen diren ezagutzea, ezinbestekoa da.
  • Interes ezberdinen mapa kritikoa.
  • Salmenta prozesuaren 9 faseak. Metodologiari jarraiki bezeroekiko harreman bakoitza optimizatu eta sistematizatzea.
  • Zarata egin ahal izateko plana: ekintza planifikatzea, kanalak eta bideak hautatzea, helburuak zehaztea eta emaitzak neurtzea.

Metodologia ikuspuntu erabat praktikotik landuko da, neurolinguistika programazioaren tresnak erabilita partaideek oinarrizko kontzeptuak ikasketa kanalen bidez bereganatzerik izan dezaten, hau da ikusmena, entzumena eta zinestesia.

Horrez gain, parte-hartzaileek ikastaro guztian zehar aholkulari/tutore bat izango dute beraien beharretarako, zeinak ikasitakoa negozioetan ezartzen nahiz ikasitako teknikak eta garaturiko programak inplementatzen lagunduko diena.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik