Euskararen inguruko gogoetarako parada emango digute Berbetan jardunaldiek

10.03.17
Euskara

Aurrekoetan bezala, martxoan eta apirilean Berbetan Jardunaldiak egingo ditugu Ermuan. Duela hamasei urte, 1999ean, martxan hasi zen ekimen honetan euskararen ezagutza eta erabilerarekin zerikusia duten zenbait gairen inguruko hitzaldi eta mahai inguruak antolatzen dira.

Gogoeta eta iritzi trukaketarako aukera ematen duen ekimen hau; Euskal Birusa euskara elkartea, Eskolabarri ikastetxea, Ongarai eskola, Kaltxango AEK euskaltegia, Anaitasuna Ikastola eta Udal euskaltegiaren arteko elkarlanaren ondorioa da eta Euskara zerbitzuaren babesa du.

Aurtengo hitzaldiak honako hauek izango dira :

Martxoak 14 , “Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago hitz egiteko?”, Hizlaria; Inaxio Usarraldere, EMUN kooperatibakoa.

  • Lobianon Arratsaldeko 19:00etan. Euskaldun, gazte eta ikasle orori zuzendua. Tokiak mugatuak dira, hortaz aldez aurretik izena ematea komenigarria da. Hainbat aukera, E. Birusaren 688632874 telefono edo Watchappera idatzita edo euskalbirusa@gmail.com postontzira.

Martxoak 28, “Gure moduko herrietako esperientziak". Hizlariak Asier Lafuente eta Aitziber Gurutziaga izango dira. Moderadoratzailea Manuel Moreno.

  • Lobianon 19:00etan. Publiko orori zuzendua, guztiontzako aproposa.

Apirilak 4, “ Elkarrizketa eta musika, Julen Telleria eta Izaro Andresen eskutik.

  • Arratsaldeko 19:00etan Lobianon. Publiko orori zuzendua, guztiontzako aproposa.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin