Elkartasunerako deia, herriko odol-emaile guztientzat
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser) odola emateko saioa antolatu du bihar ostegunerako, martxoaren 16rako. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak unitate mugikorra ekarriko du Ermura, San Inazio auzoan aspaldi izan genuen anbulategi zaharraren aurrera, eta bi txanda izango ditugu aukeran.
Goizeko txanda 09:15ean hasiko, eta 14:00ak arte zabalik eta jardunean mantenduko da. Gainera, arratsaldez odola eman nahi duten pertsonek 16:30etik 21:00etara aukera izango dute elkarteko egoitzaren aurrean, Bizkaia Etorbidean, dagoen unitate mugikorrera gerturatzeko.
Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko sms eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baititugu eskuko telefonoetan eta ordenagailuan. Eta baita jarduerak iragartzeko herrian erabiltzen diren puntuetan jarritako kartelak direla medio.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.