Okupazio prozesuetan emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko tailerra

20.03.17
Gizartea

Hagunia Saharaui Herriaren Lagunen Elkarteak emakumeen memoria historikoaren inguruko tailerra antolatu du, batez ere Saharako emakumeen kausa ardatz hartzen duena. Ekimen hau martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko programazioaren barne dago, eta asteazken honetan izango da, martxoaren 22an, 17:00etatik 20:00etara Lobiano Kulturgunean.

Emakume askok bizi izan duten eta bizitzen ari diren gerra, okupazio eta erbesteratze egoerei begirada feminista jartzen ikasteko ariketa izango da tailerra. Gainera, emakume sahararren kausan kokatuko da, historia errekuperatzeko lanetan En tierra ocupada, memoria y resistencia de las mujeres en el Sahara Occidental liburuan eurek lehen pertsonan kontatutako historiaren bitartez.

Topaketak bi atal izango ditu. Batetik, lehenengo zatian emakumeek gatazketan izan duten zereginaren analisia egin eta bake-eraikuntzako prozesuetan eta memoriaren beraren berreraikuntzan izan duten posizionamendua aztertuko da, besteak beste, El Salvador eta Guatemalako errealitateen bitartez. Trebatzaileak eta dinamizatzaileak Irantzu Mendia Soziologia eta Gizarte Laneko irakaslea eta Hegoa Institutuko (UPV/EHU) ikertzailea eta Gloria Guzmán Giza Eskubideen aktibista eta Hegoa Institutuko (UPV/EHU) Ikerketa Ataleko kidea izango dira.

Tailerraren bigarren atalak emakume sahararren kausa izango du ardatz. Memoria pertsonal eta kolektiboa berreskuratzeko asmoz abian jarritako eta oraindik ere martxan den prozesuan, saharar emakumeen kontakizunetik eta bizipen zehatzetatik abiatuta, ibilbidea egingo da orain arte saharar emakumeen memoria historikoaren eraikuntzan egindako lanean zehar, eta eztabaida sortuko da saharar emakumeen, emakume aktibista solidarioen eta tailerrera bertaratutakoen artean. Bertan izango dira Mina Baali Lurralde Okupatuetako saharar emakumea eta Arantza Chacón UNMSri (Saharar Emakumeen Batasun Nazionala) Laguntzeko Euskal Sarekoa.

Okupazio prozesuetan emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko tailerraren kartela eta programa

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du