20. Korrikaren aurkezpena eta erosleen argazkian ostegunean egingo

20.03.17
Gizartea

20. korrika martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean korrituko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Hamaika 11 egun eta gauez gelditu gabe jarraian, Euskal Herria zeharkatuko du hogeigarrenez, apirilaren 9an Iruñara heldu arte. Apirilaren 7ko gauean pasako da martxa Mallabitik Ermurako noranzkoan, gaueko 22:15ean, gutxi-gorabehera. Giroa berotzearren Ermuko Kaltxango AEK-k eta Korrika Kulturaleko batzordeak korrika kulturalaren barruan izango diren ekitaldiak argitara eman dituzte, era askotarako eta gustu guztirako ekitaldiak, Udala eta herriko elkartearen laguntzaz osatutakoak.

Jarduerak orain zortzi egun hasi ziren, Sagardoaren egunarekin; Berbetan jardunaldien lehen ekitaldiarekin jarraituz, Laburbirako filmei leku egiteko, eta atzokoan, Errotabarrik eskubaloi-jolasak gauzatu zituelarik herriko plazan. Hurrengoa aurtengo edizioaren aurkezpen ofizial eta soziala, horretarako egun berezia antolatua du Ermuko Korrika Batzordeak. Iragarrita dagoenari jarraiki, korrikaren aurkezpenean argazki txokoa egongo da eta herriko ibilbidearen –eragile, enpresa eta bat egin duten establezimenduen- kilometro erosleekin talde argazkia aterako da, Udalbatzarra horien artean dagoelarik. Ondoren kalejira egingo da musika eskolako trikitilariekin eta pintxo-potea zazpi eta erdietatik aurrera.

Egitarauan dagoena ikusteko, begira eta ireki jarraian jarri dugun lasterbidea erabiliz, pdf formatuan eskaintzen dizuegun programa.

Zer da Korrika?

Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 19 Korrika eta 37 urte igaro dira.

Mezua

2017ko martxoaren 30ean hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hogeigarrenez Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.

Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

Korrika 20k ‘Bat egitera. Zuk egitera. Euskaraz lema du.

Euskara hizkuntza, kultura eta mundu bat da: bertoko hizkuntza, gure kultur izaera eta munduan nor izateko modua. Euskal Herria euskaraz ulertzen dugun euskaldun eta euskaltzaleok aspaldi ekin genion geure hizkuntza sendotzeari, etorkizun hobea nahi dugulako.

Euskara Hizkuntza, Kultura, Mundu bat, Zuk

Material osagarri hainbat pdf formatuan:

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.