Mugikorrentzat konexio azkarragoa eta estaldura hobea 4G sareari esker
Llega800 enpresa arduratzen da 4G sarearen eta Lurreko Telebista Digitalaren artean sortu daitezkeen interferentziak edota bestelako arazoak konpontzeaz
Telefonia mugikorreko operadoreak jada 4G zerbitzuak eskaintzen hasi dira Ermuan. Horri esker, abiadura handiko konexioak izan ditzakegu LTE teknologiarekin (4G), eta etxebizitzen barruan eta beste hainbat lekutan estaldura hobea dugu. Teknologia berri hori Lurreko Telebista Digitalarekin (LTD) bateragarria dela bermatu ahal izateko, Llega800 entitatea sortu da, telebistaren seinalearekin egon daitezkeen arazoak konpontzeko helburuarekin.
4G teknologiaren zabalkundea 2015eko apirilaren 1eko data duen irailaren 19ko 805/2014 Errege Dekretuan jasotzen da. Horrekin, 790 eta 862 MHz arteko frekuentziak askatu ziren (UHFko 61 eta 69 arteko kanalak), ordura arte Lurreko Telebista Digitala jasotzeko erabiltzen zirenak. Hortik aurrera, frekuentzia horiek telefonia operadoreen eskuetan utzi ziren 4G zerbitzuak eskaini ahal izateko.
4G sareari esker zerbitzu eta erabilera berriei ateak zabaldu zaizkie, eta hobekuntzak txertatu ditu, esaterako, deskargen abiaduran, datuen bidalketan –argazkiak, musika eta definizio altuko ikus-entzunezkoak-. Gainera, bideojokoak bezalako online aplikazioak modurik onenean erabiltzeko aukera ematen du.
Eragina LTDren seinalea hartzean
Mugikorrentzat 4G sareko zerbitzuak eskaintzeak LTD sarea jasotzean zenbait eragin izan ditzake Ermuko herritarren etxeetan, orain 4G sareak erabiltzen duen frekuentzia lehen LTD zerbitzuek erabiltzen baitzuten. Jada zenbait kexa jaso dira euren etxeetan telebista ikusteko arazoak dituzten herritarren aldetik. Hori dela eta, Llega800 enpresak herritarrentzat doako zerbitzuak eskaintzen ditu. Batetik, aurretiazko laguntza ematen du, eta gehien kaltetu daitezkeen ermuarrei etxera informazioa bidali eta eraikineko antena dohainik aldatzea eskainiz. Bestalde, entitate honek arazoak dituzten herritarrei arreta emango die, balizko afekzioak kudeatuz eta konponduz.
Llega800 enpresak doako telefonoa (900 833 999) eta webgunea ditu herritarren eskura, gure etxebizitza interferentziekin kaltetuta ote dagoen ikusi ahal izateko mapa batekin, eta afekzioak ahalik eta azkarren konpondu ahal izateko informazio guztia eskaintzen du.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du