Parke bio-osasungarriak modu egokian erabiltzeko doako ikastaroa eskainiko du Ermua Mugik

30.03.17
Kirolak

Ermuko Kirol Zinegotzigoak Ermua Mugi! estrategia garatzen eta zabaltzen jarraitzen du gure udalerrian, eta ekimen berri bat antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. Ermuan dauzkagun parke bio-osasungarriei erabilera egokia ematen ikasteko ikastaroa izango da.

Bizkaiko Aldundiak ariketa fisikoa eta kirola osasunaren sinonimo gisa bultzatu nahi ditu, betiere kontrol-baldintzen menpean. Horretarako, erakunde horrek parke bio-osasungarrien erabilpena sustatzen du, gimnasiarako ekipo ezberdinekin osatuta dauden espazioen erabilera, alegia. Aparatu horiei esker, sasoian mantendu eta min edo lesio jakin batzuk prebenitu eta tratatu daitezke. 40 urtetik aurrera ariketa fisikoa egiten jarraitu ahal izateko diseinatuta daude, eta bereziki gomendagarriak dira 60 urtetik gorako pertsonentzat. Izan ere, mugikortasuna hobetzen, malgutasuna igotzen eta gorputz osoko giharrak indartzen laguntzen dute.

Ermuan eskainiko den ikastaroak makina mota horien erabilpen zuzena nola burutzen den azaltzen duen teknikari adituen laguntza eskainiko du. Lehenengo saioan, parte-hartzaileek Par Q galdetegia bete eta test fisikoa egingo dute, eta horren arabera, erabiltzaile bakoitzari ariketen jarduerarako gidoia osatuko zaio. Ekintza horien helburua parte-hartzaileek ariketaren inguruan duten ezagutza areagotzea eta modu autonomoago batean buru ahal izatea da.

Gehienez 20 pertsonak izango dute doako ikastaro honetan parte hartzeko aukera. Zortzi saiotan burutuko da, astelehenero, maiatzaren 8an hasi eta ekainaren 26an amaitu arte. 11:30etik 12:30era, partaide guztiak Okin Zuriko parketan bilduko dira ariketa ezberdinak egiteko. Euria eginez gero, ekimena San Pelaio plazako pergolan burutuko litzateke.

Ikastaro honetan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da apirilaren 7a baino lehen Miguel Ángel Blanco udal kiroldegiko harreran izena ematea.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira