Historiara pasa da Ermuko trenbide geltokiaren eraikina

31.03.17
Gizartea

Historiara pasa da Eusko Tren Sareko trenaren geltokia –bihurgunean zegoena- eta konpainiaren zerbitzuak barne zituen eraikina Ermuan. Geltokiko eraikinak bereak egin du, -jada ez baita existitzen- nasa bi izango dituen geltoki berri eta modernoa prestatzeko lanek aurrera egitearekin bat. Aurreko astean zehar proiektuaren esleipendun diren enpresetako langileek etxea eraitsi egin zuten, elementu mekanikoez baliatuz. Orain orube hutsa besterik ez dago; etxearen arrastorik ez, adreilu zati edo hondakin gutxi batzuk besterik ez.

Aurtengo irailean beteko dira trena Ermura, Eibarrera eta Elgoibarrera iritsi izaneko 130 urte, Jesus Gutierrez Arosa historialari eibartarrak argitaraturiko liburuan jasotzen denaren arabera. Liburu hori “Ermua, Eibar eta Elgoibarko trenbidearen 125. urteurrena”, Eusko Jaurlaritzak 2012. urtean eta 978-84-15508-14-4 ISBN zenbakiaz argitaratutakoa. Liburu horretan trenbidearen historia jasotzen da, jatorritik bertatik hasita eta kronologikoki hamarkadetan zatituta gaur egunera artean. Azpiegituren, sareko modernizazioaren, ezaugarrien, berrikuntza teknologikoen eta segurtasun sistemen berri zehatza ematen delarik.

Aleak kontatzen duenez trenbidea Ermura eta Debabarrenera 1.887an zabaldu zen. Hain zuen ere “urte horretako irailaren 19an, orduko erreginak Durango, Ermua, Eibar, Soraluze, Bergara eta Zumarraga herriak bisitatu zituen”. Ermuan, geldialdi labur bat egin zuen errege-familiak eta kohete, txupinazo eta danbolin-soinuekin hartu zuten”. Trenbidea orestatzea korapilatsua izan zen eta pertsona partikularren bultzada eta konpromisoa, nahiz interes ezberdinen bateratzea nahitaezkoa suertatu zen. “Puntu estrategikoak tartean zeuden, Zaldibarko bainuetxeak eta Elgoibarko San Pedro Carquizano labe graiak, esaterako”. Alean adierazten densari jarraiki “Jose Maria Orbe Gastain, lurren jabea, eta Jose Maria Ariño Areitio, enpresari eta armagileak, dirua jarri zuten ermuar bi” dira, beste inbertsiogile eta enpresari askorekin batera.

Trenbideak Durango eta Debako bailara hezurmamitu eta pertsona nahiz ondasunen komunikazioa, Bilbotik eta Donostia artekoa baita ere. Mende eta laurden horretan gauza asko aldatu bada ere trenbideak bereari eusten eta garrantzitsu mantentzen jakin izan du, A-8 autobideak suposa zezakeen mehatxuari aurre egitez. Malgua izaten, egoerari egokitzen eta berrasmatzen ere jakin izan du trenbideak gure artean jarraituz –indarberrituta gainera-. Oraingo honetan eguneratze eta berritzea trenbideak Ermuan zuen geltokiko etxeari nahiz bere ekipamenduari egokitu zaio.

Orain zortzi bat egun atzera berrikuntza obra horren mugarrietako bat bete zen, estazio arduradunaren eraikina eta bere aterpeak, sarrera-irteera tornuak, txartelak erosi edo birkargatzeko makinak, eta leihatilak lurreratu zirenean. Trenbidea denboran zehar mantendu bada ere, hainbat aldaketa jasan izan ditu: barrera arduradunaren etxe zaharra, barreradun pasabidea ezabatzea edo Errotabarri eta Sallabenteko geralekuak gehitu izana. Paladun makinak etxea hauts eta txintxor bihurtu zuen martxoaren 22ko asteazkenean. Geltokiko etxe hori behin-behinekoa funtzionatzen hasi zen egunetik eraisteko prestatze lanetan mantendu da –erlojua, leihoak edo burdin hesiak erretiratzen-. Asteazkenetik estazio zaharra gure oroimenean dugu gordeta. Eta Ermuko historiara jauzia egin du.

Lerro hauen azpian orain arte izan denaren eta bota zuten eguneko irudi sorta uzten dizuegu, horren oroigarri.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du