Imagen
Gizarte Larrialdiko Laguntzak eskatzeko epea zabaldu da
31.03.17
Gizartea
Ermuko Udalak gaur zabaldu du aurtengo urterako Gizarte Larrialdiko Laguntzak (GLL) eskatzeko epea.
Laguntza horiek jasotzeko eskaerak Abiapuntun egingo dira zuzenean, Udalaren Gizarte Zerbitzuetan aurretiko hitzordurik eskatu gabe, bi kasu hauetako bat betetzen denean:
- Etxebizitza mantentzeko (argia, ura, gasa, komunitatea, zergak...) gastu kontzeptuan, aurreko urtean ere eskatu izan duten pertsonentzat.
- Alokatzeko eta hipotekak ordaintzeko laguntzak, aurreko urtean ere eskatu izan duten pertsonentzat.
Gainontzeko eskaera guztiak Gizarte Zerbitzuetan egin beharko dira, aurretiko hitzordua eskatuta.
Gizarte Larrialdiko Laguntzak eskatzeko epea gaur hasi da, martxoak 31, eta datorren maiatzaren 31n, asteazkena, amaituko da.
Edozein zalantza edo hitzordu eskaera egiteko lekuak eta ordutegiak honakoak dira:
- Abiapuntu
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara
- Helbidea: Konbentukoa, 3
- Telefonoa:943 17 91 42
- Gizarte Zerbitzuak
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara
- Helbidea: Erdikokale, 21
- Telefonoa: 943 17 91 61 / 943 17 91 62
Lotutako albisteak
Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude