Laespada diputatua Emakumeen Topagunea bisitatzen eta berdintasunerako lan ildoak ezagutzen izan da

04.04.17
Berdintasuna

Enplegu, gizarteratzea eta Berdintasuna sustatzeko Foru Diputatua, Teresa Laespada andrea, Ermuan izan berri da erkidegoan ireki zen lehenengo Emakumearen Etxea bisitatzen eta berdintasun alorrean herrian ditugun lan ildoak ezagutzen. Laespada diputatua bere alorrean Berdintasunerako Zuzendari nagusiarekin bat, Maria Guijarrorekin bat, etorri zen gure herrira. Udalbatzaren izenean harrera egin zieten Carlos Totorika alkateaj, eta bere taldeko lehen eta bigarren alkateordeak. Hain zuzen ere Berrikuntza eta Planifikazio Estrategikoaren eta Hiri Alorraren eskuordeak, Juan Carlos Abascalek eta Kultura, Euskara eta berdintasun ataletako eskuordeak, Beatriz Gamizek. Horiei batu zitzaien urte askotan eta Emakumeen Etxe edo Topagunean ireki zen garaian zinegotzi eskuorde zenak, Natividad Alonso ‘Tachi’ zinegotzi ohiak.

Ermuarrek Foru Diputatuari udaletxean bertan egin zioten harrera, non denbora tarte bat erabili zuten eraikinaren eta historiaren inguruan mintzatzen. Ongietorriaren ondoren taldea Emakumearen Etxe edo Topagunearen eraikinera arte oinez joan zen Izelaietatik. Azpiegituran Andrea Diez lankideak hartu zituen, eraikina eta bere dependentziak ezagutzeari ekinez sarreratik hasita. Hallean aurtengo martxoaren 8ko –Emakumearen Nazioarteko Eguneko- lehiaketara aurkeztu izan diren lanen erakusketa ikusi zuten eta baita berdintasunari buruzko material espezifikoak interesdun eta erabiltzaileen eskura jartzen dituen liburutegi tematikoa ere. Segidan dependentzietatik jarraituz bulego hainbat, ikus-entzunezko eta bilera gela edo bigarren solairuko tailerrentzako gunea ikusi zuten.

Ermua herri aitzindaria izan da emakume eta gizonen berdintasuna suspertzen. Hainbat hamarkada daramatzate Ermuko emakumeek berdintasunaren aldeko borrokan. 80. urteetan emakumeen antolakundeak baliabide publikoak aldarrikatzen hasi ziren, besteak beste, tratu txarrak –ezberdintasunaren ondorio larrienetakoa gure gizartean- jasaten dituzten emakumeei arreta emateko udal zerbitzuak martxan jarri ahal izateko. Eskakizun horri erantzunez Udalak emakumeentzako informazio-bulego bat eta abegi-etxe bat jarri zituen martxan 1987 urtean. Ondoren, 1991n, alkatetzaren menpe zuzen-zuzenean, emakume eta gizonen Aukera Berdintasunerako Saila sortu zen emakumeek arlo guztietan gizonekiko jasaten duten diskriminazio-egoera apurka-apurka gainditzen joateko, emakume eta gizonen arteko harremanak aldatuz eta berdintasunezko gizarte-eredu baterantz aurrera eginez benetako berdintasuna suspertzeko helburuarekin. 2003tik hona Udal Berdintasun Saileko egoitza eta Emakumearen Etxe edo Topagunea dugularik.

Teresa Laespadak eta Maria Guijarrok gure herrian ditugun Berdintasunerako III. Plana –berraztertze prozesuan dagoena-; arreta eta laguntzarako programak, aholkularitza juridiko eta laguntza psikologikoa barne, tratu txarren kasuetarako babesleku eta etxea; jabekuntza eskola, Berdintasunerako udal Kontseilua edo aldizkako ‘NahitA’ aldizkariaren berri zabala jaso zuten.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan