Genero indarkeriaren adierazpenak: hausnarketatik ekintzara jauzia egitea
Aukera Berdintasunerako udal zerbitzuak antolatu eta gauzatzen ari den hitzaldien zikloa azken txanpa sartu eta datorren astean amaituko da. Hirugarren eta azken saioa izango da asteartekoa –apirilak 25ekoa- non Tratu Onen Aldeko Plataformarekin batera, Nerea del Campo irakaslea izango dugu Emakumeen Topalekuan, Mujeres al Cuadrado elkarteko kidea. Hauek genero indarkeriaren adierazpenei buruzko hausnarketa partekatu eta horien aurrean egin daitekeen ekintzen inguruan hitz egingo dute. Hitzaldia Emakumearen Topagunean egingo da, arratsaldeko seietatik aurrera.Hitzaldia Tratu onen aldeko Plataformak antolatu du Berdintasun udal Kontseiluarekin batera.
Nerea del Campo Eibarko Mujeres al Cuadrado(M²) elkartearen kide da, sortzaileetakoa. Elkartea indarkeria horretatik bizirik ateratako 3 lagunen bat-egitetik sortu zen. Hiru emakume horiek, suspertze prozesu baten ondoren, indarkeriaren gurpiletik ateratako beste batzuen laguntzaren premia sentitu zuten. Webgunea dute eta bertan izenaren jatorri eta zergatia azaltzen dute: “Elkartea osatzen dugunok, eta baita gure laguntza jasotzen dutenak ere, tratu txarrak jasotako emakumeak garelako, Mujeres Maltratadas (MM), eta horrez gain, Eibarren indarkeria matxistagatik 1621ean lehenengo salaketa jarri zuen emakumeak Magdalena de Maturana (MM) izena zuelako”.
Debabarrenean 2010ean balore sozialak sustatu eta zabaltzeko lanean esanguratsu izan eta nabarmendu diren pertsonak aintzat hartu eta saritzeko eratu zen ‘Gure Balioak’ errekonozimendua jaso zuen 2016an. Ostegunean hurbiletik ezagutzen jarraitzeko eta gaiaren inguruko testigantza eta gomendioak entzuteko aukera izanen dugu. Arratsaldeko seietan Emakumearen Topalekuan. Zinez interesgarria, ez ezazu galdu!
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan