Emakume eta gizonen arteko erregimen juridikoa berdina izan dezagula arautuko duen Ordenantzaren zirriborroa aurkeztuko
Aukera Berdintasunerako udal Saila lanean eta Ordenantza propio bat prestatzen ari da gure herrian gizon eta emakumeen arteko erregimen juridikoa berdina izan dezagun. Ordenantza hori lantzerakoan oinarri izan dira gure Autonomia Erkidegoan, estatuan nahiz Europan ditugun araudiak. Aipatu Ordenantza horren lehen zirriborroa aurkezteko sailak ezohiko eta premiazko bilera bat deitu du, zeina bihar maiatzak 24ko asteazkenean egingo den, Emakumearen Topagunean, arratsaldeko 5etatik 7etara bitartean. Bilera horretan zirriborroaren inguruko azalpenak emango ditu Isabel Abella abokatu eta aholkulari adituak, bertaratzen direnek egindako galderei ere erantzungo dielarik.
Ordenantza hori alorreko lan ildoaren markoa izango da, udalari ahalmenak eta betebeharrak ezarriko dizkiolarik bere jarduera administratibo guztietan generoaren ikuspuntua barneratzeko. Horrez gain, etorkizunean berdintasunerako Plan Orokor nahiz atalkakoak definitu eta aplikatzeko oinarri eta tresna nagusia ere izango da Ordenantza. Gizarte eragile eta interesdunei aurkeztu ostean, zirriborroa webgune honetan eskiko dugu herritarrak horren berri izan eta ezagutu dezaten, eta baita iradokizun eta proposamenak egin ditzaten ere bai.
Ordenantzaren helburuen artean ondorengoak ditugu:
- Udalerrian gizon eta emakumeen artean berdintasuna egon dadin Udalak jarraitu beharreko oinarri orokorrak ezartzea.
- Bizitzako eremu guztietan gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna bermatzeko eta bultzatzeko neurri multzoa arautzea.
- Emakumeen autonomia eta gizartean izango duten posizio ekonomiko eta politikoa bultzatu eta indartzea; egituratik bertatik sistemako mendekotasun atal eta diskriminazio modu guztiak ezabatuz, emakumeak beren eskubideak benetan eta modu eraginkorrean gauza ditzaten izan daitezken oztopoak gaindituz.
- Ermua udalerriko errealitatea alda dadin lan egitea, gizarte eredu igualitario eta pertsona ororen bizitza zaintzeko modu erantzunkidean aurrera egiteko, nortasun anitzak aintzat hartuta.
- Jasangarri den eredu baterantz jarraitzea.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko