Aste honetan urteko asanblada eta 'Errota Eguna' gauzatuko ditu eskubaloi elkarteak

13.06.17
Kirolak

Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteak (E.K.Ek) urteko asanblada nagusia deitu du ostegunerako, ekainaren 15erako. Asanblada hori ohikoa da eta Lobiano Kultur Gunean egingo, arratsaldeko zazpia laurdenetatik aurrera. Eguneko gai-zerrendan sei gai daude aurreikusita. Lehenean iazko ekainaren 30ean eginiko azken asanbladaren akta irakurri eta onartzea izango da. Bigarren eta hirugarren puntuetan egoera ekonomikoaren eta diru-kontuen berri emango da, eta kirolean talde ezberdinek eman dutenaren balorazioa egingo da, hurrenez hurren. Denboraldia ona izan da oro har, nahiz eta punturen bat edo beste hobetzerik badagoen. Laugarren eta bosgarrenean, aldiz datorren denboraldiko jarduerei eta ekintzei birpasa egingo zaie eta datorren urtealdiariko proiektua eta horren ereduaren inguruko zertzelada eta datuak eskainiko dira. Amaitzeko, eskari-galderei helduko zaie, izaten badira.

Elkartearen datuak: 500 bazkide; 9 ekipo -1 estatuko 2. mailan- eta 127 jokalari fitxadun

Erakundeak une honetan bostehun bazkidetik gora ditu, entrenatzaile eta begiraleen egitura, jokalarien 127 fitxa eta Betiondo igande goizetan doan eta aisialdi giroan eskubaloi Eskolan parte hartzen ibiltzen diren 70 neskato-mutiko. Bazkide horiek sailkapen ezberdina dute beren izaera eta egiten duten ekarpen ekonomikoaren arabera. Hori horrela, batzuk bazkide laguntzaileak dira, besteak bazkide babesleak –hauen artean batez ere, denda eta tabernak daude- eta, azkenik, hirugarren multzo bat dago, kirol pistan iragarkiak eduki eta jokalarien erropetan publizitatea jartzeko dirutza jarri duten enpresak daude.

Denboraldia oparoa izan da emaitzetan. Ohorezko Zilar Mailako taldea bosgarren izan da bi itzuliko ligaren sailkapenean eta Bizkaia Kopako txapeldunorde. Euskadiko señora aldiz, ligako txapeldun eta mailaz igo du, Euskal Ligako lehen taldera jauzi eginez. Kadete eta jubenilak, aldiz, ezin izan diote etutsi eta maila galdu dute lurraldekora pasaz, horregatik datorren denboraldian berriz Euskal Ligara bueltatzeko lanean gogotik aritu beharko dira. Bizkaian jokatzen duen kadeteek mantendu egin dira eta eskola ligako lau infantilek ikasten eta aurrera egiteko helburua bete dute. Nolanahi ere, aipatu behar A taldea erregulartasun eta emaitza onak eduki dituela.

Ostiral gauean begiraleen sareak eta zuzendaritza batzordeak elkarrekin afalduko dute, denboraldi ofizialari agur esateko. Aldiz, igandean elkarteko kide guztiak (jokalari, entrenatzaile, familia eta zaletuek batera) Errotabarri eguna ospatu eta konpartituko dute. Igandean eskubaloia estalpeko kantxatik kalera aterako dute erakustaldi partidak jokatuz kalean. Arratsaldeko ordu bi eta erdietan bazkaria egingo dute plazan ehun eta berrogeita hamar lagun inguru. Batera eta giro ezin hobean.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira