Paella herrikoi solidarioaren edizio berria gauzatuko larunbatean

14.06.17
Gizartea

Berrogeita hamar bat pertsona boluntario, 100 kilotik gora arroz, 100 oilasko, 50 kilo barazki eta beste horrenbeste kilo arrain eta itsaski eta, azkenik, 250 litro salda guztia bustitzeko. Horiek izango dira Gastronomi Jardunaldien baitan ekainaren 17ko larunbatean prestatuko den paella erraldoi eta herrikoiaren osagaiak. Paella horretatik 1000 plater banatuko dira, 5 eurotan bakoitza. Paellaren salmentatik biltzen den dirua krisialdiaren eraginez kinka larrian dauden familiei laguntzeko erabiliko da. Paella erraldoia; ekimena bihotz zabala eta, jakia prestatzeko ontzia, aparta: 3 metroko diametroa eta 250 kiloko pisu garbia baititu, osagaiak erantsi aurretik. Paella-ontzi berezi hori, Goierri gipuzkoarretik etorriko da, Ordiziako Altamira auzoan utziko baitugute.

Ekimenaren sustatzaile dira Herriko Merkatari eta Ostalarien Elkartea (EMOE) eta laguntzaile Lobiano Gastronomia elkartea, eta baita hegazti hazitegi eta banatzaile den Lumagorri eta Euskolabel-Hazi etxeekin batera.. Ekimenak lehen urteko lelo bera mantentzen du ‘Elkartzen gaituena’ da. Esan bezala, bere helburua krisialdiaren eraginez kinka larrian dauden hainbat familiei laguntzeko izango da bildutako dirua. Hainbat hilabete daramatzate lanean buruari eta egin beharrekoei bueltak ematen, herri osoan zabaldu nahi dutelako eta parte-hartze handia sustatu.

5 euroko paella errazioaren barne daude ogia, ura edo ardoa eta kafea

Azken hilabeteetan makina bat lan egin  dute merkatal marka hainbaten laguntza lortu eta horiek produktuak doan eman zezaten, ahalik eta diru gehiena lortzeko asmoz. Biltzen duten dirua udal Gizarte Ongizatearen eskuetan utziko dute, dituzten irizpideei jarraiki bana ditzaten.

Ticketen aldez aurreko salmenta hasita dago eta horiek eros ditzakegu hainbat dendatan. Eta Gastronomi Jardunaldien barneko azokan, ekainaren 17ko goizean, Lobiano Elkarteak izango duen mahaian. Paella arratsaldeko 3etatik aurrera zerbitzatuko da. Antolatzaileek mahaiak ipiniko dituztela iragarri dute, jendea erosoago jaterik izan dezan.

Zero ilara egongo da eta ticketak jada salgai daude

Antolatzaileek ‘Zero lerroa’ deritzana jarriko dute, paella jatera etorri ezin duten guztiek helburuarekin bat egiterik izan dezaten. Zero lerroko ticket bakoitza euro 1 salduko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.