San Juan Sua ostiral honetan piztuko da Ermuan

22.06.17
Gizartea

Euskal Birusa elkarteak eta Txindurri txistu eta dantza taldeak elkarlanean antolatu dute beste behin San Juan Sua. Ospakizuna ostiral honetan izango da, ekainak 23, 22:00etatik aurrera Ermuko Orbe Kardinala plazan.

Udaren hasiera ospatzeko, Txindurri taldeak sua piztuko du plazan eta Akelarrea antzeztuko du haren inguruan. Gainera, haur eta helduentzako irrintzi lehiaketa izango da, San Juan kantua abestuko da eta korru-dantzak egingo dira.

Festak 23:30ean jarraituko du, suzko zezena izango baitugu plazan.

Festa arduraz ospatzeko aholkuak

Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze Zerbitzuak informazio kartel bat eratu du San Juan gaua segurtasun osoz gozatu ahal izateko. Bizkaiko suhiltzaileen arabera, honakoak dira jarraitu beharreko pausoak:

  • Sua egin aurretik:
    • Edozein eraikin, ibilgailu, argindarraren linea edo landaredi altutatik urrun kokatu sua; gutxienez, sutarako egur-piloaren altuera baino 5 aldiz urrunago.
    • Sua hedatu ez dadin, garbi eduki pilaketaren ingurua.
    • Haizeak indarrez jotzen badu, baliteke sua bertan behera utzi behar izatea. Gozatu gauaz arriskurik gabe.
  • Sua piztuta dagoen bitartean:
    • Sua pizteko ez erabili likido sukoirik, alkohola edo gasolina bezalakoak.
    • Ez bota piroteknia-objekturik sutara edo haren inguruan, ezta spray, ontzi, zabor edo plastikorik ere, ke toxikoak sor baititzakete.
    • Pertsona heldu bat egon dadila beti sua gainbegiratzen.
    • Mangera bat, sua jotzekoak edo su-itzalgailu bat izan beti inguruan badaezpada.
    • Jaia bukatzean, egiaztatu ez dela txingarrik edo hausberorik geratzen, ura, harea zein lurra erabiliz horretarako.
  • Errez gero:
    • Azala erre den partea uraz busti berehala 15 minutuko tartean.
    • Hasieran, ez jarri pomadarik ez desinfektagarririk.
    • Erredura sakona edo zabala bada, deitu SOS Deiak 112 zerbitzura, eta eraman zauritua osasun-zentro batera, erretako aldea airean utzita edo serumetan bustitako gaza esteril batez estalita.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.