Jaiak berdintasunean eta sexu erasorik gabe

21.07.17
Berdintasuna

Ermuko Udaleko Berdintasun Alorrak, Berdintasuneko Udal Kontseilua osatzen duten emakumeen eta feministen talde eta elkarte ezberdinekin elkarlanean, jarduera ezberdinak burutzen ditu urtero festa parekideetan tratu onak bultzatzeko. Jaiak erasorik eta beldurrik gabe bizitzeko, prebentzio eta sentsibilizazio ekintzak eta programak lantzen dira.

Hala eta guztiz ere, hedabideetan baieztatzen da jaietan mota horretako erasoak gertatzen direla oraindik ere, eta emakumeen aurkako indarkeriak gora egiten duela jaietan, bai kalean, baita leku publikoetan eta etxean ere.

Hori horrela, hiritarrei informazioa emateaz eta gizartearen arazo honi ikusgarritasuna eman eta erabat gaitzesteaz gain, berebizikoa da pertsona guztiok jakitea zer-nola jokatu behar dugun gerta daitezkeen kasuetan, modu koordinatuan eta egokian aritu ahal izateko.

Ermuan badugu jada genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktima diren emakumeen arreta hobea emateko lehenengo udal protokoloa, erakundeen arteko jarduerarako eta koordinaziorako. Udal protokolo hori ikusgarri dago webgunean, eta modu orokorrean zehazten eta arautzen du genero indarkeria eta sexu erasoen kasuan jarraitu beharreko pausoak. Tartean, parte hartzen dute zerbitzu medikuek, gizarte-zerbitzuek eta segurtasunekoek.

Gainera, Santixau jai hauetarako protokolo jakin bat garatu da sexu indarkeria kasuetan jarduteko eta Ermuko Udaleko Hiritarren Segurtasun alorrarekin koordinatzeko. Ez beti da ez: Jaiak berdintasunez bizida protokolo honen leloa.

Orbe Kardinala plazako kioskoan kokatuko den pankartan izango da irakurgai leloa. Gainera, 1.500 pegatina banatuko dira Jaietan Beldur Barik kanpainaren barne, bereziki gaztetxoei zuzenduta, eta informazio kartelak jarriko dira herriko kaleetan. Bestalde, Ermuko udaletxeko balkoi nagusian pankarta bat kokatu da festetan tratu onak bultzatzeko asmoz.

Kalea, gaua, eguna, festak, pertsona guztion gozamenerako dira. Alkoholaren edo bestelako drogen abusuak ez du inoiz eraso bat justifikatzen. Erasoak gertatzen badira, edozein intentsitatekoak direla ere, pertsona guztiok gaitzetsi eta salatu behar ditugu, aurre egin behar izaten dieten emakumeekiko errespetuz eta solidaritatez. Izan ere, eraso guztiak kaltegarriak eta onartezinak dira, eta bat bera ere ezin da erantzunik gabe utzi.

Guztion ardura da emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzea. Erasotuta sentitzen bazara, eskatu laguntza. Erasoren bat ikusten baduzu, eskaini zure laguntza.

Nola jokatu eraso baten aurrean

  • Egoerak hala eskatzen badu eta emakumeak ezin badu egin, berehala larrialdiko laguntza eskatu behar da Udaltzaingoaren (943 17 63 00), Eibarko Ertzaintzaren (943 53 17 00) edo larrialdi zerbitzuen (112) 24 orduko telefono zerbitzuetara deituz.
  • Kontuan izan behar da emakumeak ez direla biktima pasiboak. Kasurik larrienetan izan ezik, erasoari aurre egin eta nola jokatu erabaki dezakete. Hori horrela:
    • Erasoa jasan duen neska edo emakumearengana jo, ongi ote dagoen galdetu, lasaitu eta laguntza eskaini behar zaio.
    • Inguruan jendea pilatzea eta zurrumurruak zabaltzea ekidin behar da.
    • Inorentzat arriskutsua ez bada, erasotzailea topatu eta erretenitu behar da, identifikatu ahal izateko.
    • Emakumeak laguntza onartzen badu, 112 zenbakira edo Udaltzaingora deitu behar da, eta leku lasai eta seguru batera eraman.
  • Udaltzaingoaren bulegoetara jo daiteke, udaletxeko beheko solairuan. Jaietan, egunero zabalik egongo dira eguneko 24 orduetan.
  • Mezu bat bidali daiteke casadelamujer@udalermua.net helbidera, edozein eraso sexistaren berri eman edo salatzeko. Horrela, arazo horrek gure herrian duen indarra ezagutu dezakegu, eta etorkizunari begira hori murrizteko programak aurkezteko aukera emango digu.

Besoko moreak

Ermuak indarkeria sexistaren aurka lan egiten duten hainbat talde eta elkarte ditugu. Talde horietako batzuk Ermuko Jai Batzorde Feministan batu dira, eta bertan autodefentsa eta salaketa ekimen bat jarri dute martxan; Santixau jaietan zehar lan egingo duen brigada feminista. Besoko moreak eramango dituzte desberdindu eta errazago ezagutu ahal izateko, eta Ermuko taberna eta lokaletan egongo diren kutxa more batzuen bitartez, jaietan izandako eraso sexistak bildu eta erregistratuko dituzte. Kutxa horietan, edonork herriko jaietan jasan dituen erasoak salatzeko aukera izango du modu anonimoan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan