Futbol-zelaiko harmailak estalki berria izango dute denboraldi hasierarako

02.08.17
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) 89.223 euro erabiliko ditu (BEZ zerga aplikatu aurretik) Teodoro Zuazua futbol zelaian bigarren estalkia eraikitzeko, euri ura ez dadin sartu eta umeltasunak ekiditeko, zaletuen segurtasuna eta irrist egiteko arriskua gutxituz korridore nagusi edo zentralean. Erakundeko Zuzendaritza Batzordeak obrak Donostiako ‘Cubiertas Gutiérrez, S.M.’ari esleitzeko erabakia hartu zuen herriko jai nagusiak hasi ziren egunean –uztailaren 24an-. Lanak abuztuaren lehen aste honetan bertan hasiko dira eta hilabetean bukatuak izanen direla aurreikusten denez, azpiegitura futbol denboraldi berrirako prest izateko esperoan.

Inbertsio honen bidez jatorrizko estalkiak zuen arazo behinenak konpondu nahi dira, batetik, euri ura barrura ez dadila sartu; horren arrazoietako bat horiek biltzen dituen hodiak azpitik jarrita izatea da, gainezka egin edo zulatzen denean bildutakoa isurtzen duelarik korridorean. Zorua bustitzean irrist egiteko aukerak asko handitzen direlarik. Bestetik, harmailaren kanpoko horma estalkia baino luzeagoa denez gero, duen inklinazio graduarekin baloiak gainean geratzen direlarik sarri, horiek jasotzera igo behar izaten delarik, estalkiaren kalterako eta horrela egiteak sortzen duen arriskuaz. Horiek guztiak, konpontzera dator obra hau.

Obraren ezaugarri eta xehetasun teknikoak

Kanpo aldeko horma laburtu egingo da, estalkira joaten diren baloiek inertziaz eta beren kabuz jausi daitezen. Jatorrizki estalki sinplea mantendu egingo da eta horren gainetik sandwich motakoa jarriko, 80 milimetroko lodiera duen isolatzailearekin, aldez aurretik lakaturiko eta 7 milimetroko lodieradun xafla bat erantsiz. Euri-urak jaso eta bideratzeko hodi-biltzailea jarriko ertzean. Horrez gain, irristagarritasuna hobetzeko produktua aplikatuko da korridore nagusian eta baita harmailara jaisteko eskaileratan. Azken hauetan, erretxina oinarri duen produktua, epoxi deritzana eta area emango, irisgarritasuna 3 mailakoa izan dadin. Amaitzeko, segurtasun lerroa edo kablea ipiniko da eta estalkira igotzeko desmuntagarri den eskailera homologatua.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da