M.A. Blanco udal kiroldegiak ostegun honetan irekiko ditu ateak

22.08.17
Kirolak

Hilabeteko atsedenaren eta prestaketa lanen ostean, Ermuko kirol instalazioek ohiko jarduera berreskuratuko dute ostegun honetatik aurrera, abuztuak 24. Miguel Ángel Blanco udal kiroldegia eta Aritzmendi kirolgunea ostegun honetatik aurrera zabalik izango ditugu, eta Betiondo kirol gunea, aldiz, irailaren 1ean, ostirala, irekiko da erabiltzaileentzat.

Abuztuan zehar, Ermuko Udal Kirol Erakundeak kudeatzen dituen instalazio guztiek euren erabiltzaileentzako zerbitzuak eten dituzte. Denbora tarte horretan, mantenimenduari dagozkion hainbat jarduera burutu dira, beharrezkoak diren kirol ekipamenduen eguneraketa eta derrigorrezko berrazterketa egiteko. Horrela, kirol ekipamenduen azterketa zorrotz eta sakona egin da, hurrengo denboraldiko beharrei era egokian aurre egin ahal izateko.

Udal kiroldegiko igerilekuen mantentze eta prestatze lanetan beti kontuan izaten dira erabilera publikoa duten instalazioetarako araudi higieniko-sanitarioak ezarritako betebeharrak. Hori dela eta, igerilekuko basoak hustu dira isurbideen, eskaileren, hondartzen, dutxen, estolda-zuloen eta konpentsazio-basuen garbiketa burutu ahal izateko, produktu kimiko desinkrustagarri zein desinfektanteak erabiliz.

Era berean, igerilekuko sistema guztiak berraztertu dira: uraren tratamendu eta depurazioaren sistema, harezko filtroak, motorrak, bonba dosifikatzaileak, hondogarbitzailea edo balbulen itxierak. Guztia behar bezala prestatu ostean, bi igerilekuak bete eta ura berotu da.

Igerilekuen erabateko tratamendua egiteaz gain, gainontzeko instalazioetan ere mota guztietako errebisio eta azterketa obra txikiak, ordezkapenak eta konponketak egin dira. Horrela, esparru guztietan –gimnasioak, dutxak, komunak eta aldagelak- garbiketa sakona egin da, ostegun honetan hasiko den kirol denboraldiari begira egoera higieniko-sanitario bikaina bermatu ahal izateko.

Estalki berria Teodoro Zuazuan

Kirol instalazioak berriro zabaltzeaz gain, Teodoro Zuazua udal futbol zelaiak estalki berria estreinatuz hasiko du denboraldia, orain arte izan dituen arazo nagusiak konpontzeko xedearekin: ur filtrazioak eta umeltasuna.

Cubiertas Gutiérrez S.L. enpresa gipuzkoarra da obraren esleipenduna, eta 89.223 euroren truke (BEZ gabe) burutuko ditu lanak. Inbertsio horrekin, UKEren helburua jatorrizko estalkiaren arazo behinenak konpontzea da, euri ura barrura ez sartzeko. Horren arrazoietako bat horiek biltzen dituen hodiak azpitik jarrita izatea da, gainezka egin edo zulatzen denean bildutakoa isurtzen duelarik korridorean. Zorua bustitzean, irrist egiteko aukerak asko handitzen dira. Beraz, obra honi esker instalazioen erabiltzaileen segurtasuna ere areagotu egingo da. Lanak irailaren hasieran amaituko direla espero da, futbol denboraldi berriari begira instalazio egokiak eduki ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan