Etxean garaipen erosoa lortuta hasi du denboraldia Errotabarrik

29.08.17
Kirolak

Ermuko Errotabarri emakumezkoen eskubaloi elkarteak modurik onenean ekin dio txapelketen denboraldiari, Euskadiko Kopa seniorreko lehenengo norgehiagokan garaipena eskuratu baitu.

Talde ermuarrak Gasteizko Garlan Legumbres Eharialdea taldearen aurka neurtu zituen indarrak pasatu den larunbatean Miguel Ángel Blanco udal kiroldegian. Imanol Álvarezek zuzentzen duen taldea nagusi izan zen partidu osoan zehar, eta 14-6 eroso batekin joan ziren atsedenaldira. Horrela, lehiaren azken emaitza 28-12koa izan zen ermuarren alde.

Emaitza horri esker, lehen jardunaldiaren ostean lehenengo postuan kokatu da Errotabarri. Gogoratu nahi dizuegu Euskadiko Kopa seniorra bi ataletan banatzen dela eta guztira sei taldek parte hartzen dutela. Errotabarri bigarren atalean sartu da, Garlan Legumbres Eharialdea eta Kukullaga-Etxebarrirekin batera. Azken horien aurka astebete barru neurtuko dituzte indarrak.

Euskadiko Kopaz gain, Errotabarrik beste 13 talde izango ditu aurrez aurre Ligan,  Ohorezko Zilarrezko Mailako B taldean; estatuko bigarren kategoria altuenean, hain zuzen. Txapelketa datorren irailaren 9an hasiko da, larunbata, eta ermuarrek Suregranca talde kanariarra izango dute aurkari. Partidua Ermuko kiroldegian lehiatuko da 20:00etatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira