Ermuak lehenbizikoz bat egingo du Europako Kirol Astearekin
Irailaren 22tik urriaren 1era bitartean hiritar guztientzat irekita egongo diren doako kirol ekimen ezberdinak izango dira
Europako Batzordeak Europako Kirol Astearen hirugarren edizioa antolatu du irailaren 23tik 30era bitartean. Europar Batasuneko kide diren 28 herrialdek parte hartuko dute ekimen honetan, eta aurten lehenengo aldiz, Ermuak ere bat egingo du programa honekin. Horrela, Ermua Mugi! estrategiaren barne jarduera ezberdinak antolatu ditu.
Ekimen honen helburua Europar Batasuneko bazter guztietan kirola eta ariketa fisikoa bultzatzea da. Iazko edizioan, esaterako, 10 milioi pertsonak parte hartu zuten antolatu ziren 15.000 ekitaldi baino gehiagotan.
Aurtengo kanpainaren ardatza #BeActive da, eta pertsona guztiei aste honetan nahiz urte osoan zehar jarduera fisikoak burutzeko deia luzatzen die. Hori horrela, bizimodu osasungarri eta aktiboa bultzatzeko Ermua Mugi! estrategiaren barne, Ermuko Udalak doako ekintzak antolatu ditu hiritar guztiek parte hartu dezaten.
Jarduera guztiak udal kiroldegian izango dira, eta ostiral honetan bertan hasiko dira, irailak 22, padeleko, areto dantzetako eta hipopresiboetako hiru masterclassekin. Hiru ariketek pertsona adituak eta kualifikazio altukoak izango dituzte irakasle lanetan, Udal Kirol Erakundeko begiraleez gain. Ekintza horietarako, beharrezkoa izango da izena ematea Miguel Ángel Blanco kiroldegian, plazak mugatuak baitira.
Bestalde, hurrengo asteburuan bi jardunaldi izango dira udal kiroldegian: patinaketa familian eta cardio non stop.
Ekintzen egutegia, xehetasun guztiekin, honakoa da:
- Padel masterclassa
- Irailak 22: 18:30etik 21:30era
- Irailak 23: 16:00etatik 19:00etara
- Irakaslea: Thiago Martins Ithurralde, Etxebarriko Padelia Elkarteko zuzendari eta entrenatzailea
- Areto Dantzen masterclassa
- Irailak 22: 17:00etatik 18:30era
- Irakaslea: Beatriz Pérez gabasa, Espainiako Txapelduna hiru aldiz
- Hipopresiboen masterclassa
- Irailak 22: 18:30etik 20:30era
- Irakaslea: Igor Gutiérrez, Low Pressure Fitnesseko irakaslea
- Cardio Non Stop jardunaldia (cross cardio, indoor bizikleta eta express zirkuitua 16 urtetik gorakoentzat)
- Irailak 30: 10:00etatik 13:00etara
- Familian Patinaketa jardunaldia
- Urriak 1: 11:00etatik 13:00etara
Ermuko Europako Kirol Asteko ekintzen kartel osoa
Aipatzekoa da jarduera guztiak doakoak direla eta ez dela beharrezkoa UKEko bazkide izatea, baina masterclassen kasuan, izen-ematea bete beharko da udal kiroldegian. Gainera, helburu nagusia kirola praktikatzeko ohiturarik ez duten pertsonak instalazioetara gerturatzea eta jardueretan parte hartzea da, guztientzat modukoak izango baitira.
Ekintza horien guztien antolaketarako Eusko Jaurlaritzaren Kirol Sailaren diru-laguntzak jaso dira; zehazki, Mugiment proiektuaren bitartez, horren asmoa Euskadin gizarte aktiboa eratzea baita. Ermua da Bizkaian Europako Kirol Astean parte hartuko duten lau udalerrietako bat, Bilborekin, Bermeorekin eta Gordexolarekin batera.
Honekin guztiarekin, Ermuko Udalaren Kirol Zinegotzigoaren xedea hiritar guztiak ariketa fisiko osasungarria egitera bultzatzea eta gizartean nagusi den bizimodu sedentarioa albo batera uztea da; izan ere, munduko laugarren heriotza kausa da sedentarismoa. Era berean, osasunaren alde duen konpromiso irmo eta argia erakutsi nahi du Udalak, herri osoan zehar kirola praktikatzeko baldintza egokiak ezarriz.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke