UKEk hobariak izango ditu diru-sarrera baxuak dituzten pertsona eta familientzat

22.09.17
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak baliabide urriak dituzten herriko pertsona eta familiei laguntzeko araudi berria jarri du abian. Horri esker, onuradunek kirol instalazioen urteko txartelagatik ordaintzen den tasaren %80ra arteko beherapenak eskuratu ahal izango dituzte.

Udalak Ordenantzan onartu duen neurriak Ermuan erroldatuta dauden pertsonentzat soilik balio du, tokiko administrazioarekin dituzten zorrak egunean badituzte eta UKEk finkatutako baremo ekonomikoen baitan sartzen diren heinean.

Ermuko pertsonen eta familien baliabide ekonomikoak zehazteko, bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonek jasotzen dituzten baliabide guztiak hartuko dira kontuan: errentak, ordainsariak, pentsioak edo beste edozein kontzeptu, jabetza, edukitza edo gozamenaren titulu juridikoa duten ondasun higigarri eta higiezinak, errendimendu ekonomikoak sor ditzaketenak, jasotzen diren errendimenduak (alokairuak), eta abar.

UKEk diru-sarreren arabera ezarritako tarteen arabera aplikatuko ditu deskontuak, %40tik %80ra bitartean, eta bizikidetza-unitatearen kide kopurua kontuan izango da. Laguntza horiek eskuratzeko gehienezko diru-sarrerak 18.345,60 euro izango dira, alegia, iazko lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza, eta guztira 5 kide edo gehiago dituzten familientzat izango da.

Diru-laguntza sistema berriak errenten progresibotasunaren irizpidea hartu du kontuan urteko abonuaren tasa ezartzerakoan. Horrela, tarterik baxuenak kontuan izan eta ermuarren errealitate sozioekonomikora egokitu daiteke.

José Ramón Gombau Kirol Zinegotziak neurriaren helburu soziala nabarmendu du, baliabide urriak dituzten norbanako eta familien beharrizanei erantzuten baitie. Era berean, irizpide berri horiekin, Udalaren asmoa herritar guztiek kirol instalazioak erabili ahal izatea dela azaldu du, bakoitzaren egoera ekonomikoa edozein dela ere.

Urteko abonu-tasa murrizteko eskabidea irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango da. Interesdunek prest dituzte eskabide-orriak Miguel Angel Blanco Udal Kiroldegiko bulegoetan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da