Burgosen korritutako hiru probatan bi podio egin ditu Hernandezek

16.10.17
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindulariak (Specialized-Ermua Innpulso) asteburuan Burgos lurraldean korritu dituen hiru lasterketetan bi podiora igotzea lortu du. Burgoseko Diputazioaren Sariaren sailkapen orokorrean bigarren geratu da. Fresno de Rodillan egindako osteguneko proban hirugarren izan zen; Medina de Pomarren larunbatean bigarren eta, atzo, Villarcayon laugarren helmugaratu zen.

Burgoseko probintzian jokatu diren hiru probatan indartsuena Felipe Orts valentziarra izan da, Medinan eta Villarcayon jarraian bi garaipen lortu ondoren. Atzokoan gazte valentziarra jaun eta jabe izan zen, lasterketa bikaina eginez eta gainerako guztiak mendean hartuz. Ermuarrak emaitza hobea izan zezakeenaren galdera airean dago, auskalo, baina gurpila zulatu zuen eta lasterketa buruak ihes egin zion, podiora igotzeko aukerarekin batera. Helmugan laugarren sartu zen.

Atzoko proba amaitu ondoren Aitorrek honako adierazi zuen: “zulatua izan dut, baina lasterketako gorabeherak dira eta ez dago jakiterik zenbateraino baldintzatu nauen. Auskalo. Sentsazio onak izan ditut berriz ere, baina Felipe oso gogor dago eta oso zaila da bera gailentzea. Nolanahi ere, munduko txapeldun orde eta Suarez bezalako gazteek irabazi zaitzatela txalotzekoa da, lasterketen maila igotzen digutelako guztioi. Atsen hartu, errekuperatu eta Beasainen eta Laudion jokatuko diren lasterketak prestatuko ditut, azken hori C1 kategoriako lehen izango baita denboraldi honetan”.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira