Elkartasunaren jaia ospatuko dugu igandean Ermuan

20.10.17
Gizartea

Prest dago guztia igandean Ermuan minbiziaren kontrako hirugarren martxa solidarioa eta familiarra gauzatzeko. Martxa jai ekitaldi jendetsu eta koloretsua izango da, beste behin. Espainiako Elkartearen -AECC delakoaren- tokiko Batzarrean lanean dabiltzan herriko boluntarioek dena prest eta egoki izateko lanean buru-belarri ari dira urriaren 22rako. Hiru mila eta bostehun (3.500) dortsalak eta elastiko gris ilunak agortuta daude. Ezerk ezin du kalerik egin. Ekitaldia arrakastatsua izango da, eguraldia lagun ez bada ere, euria bota dezakeela iragarrita bitago.

Martxaren xedea minbiziaren aurkako ikerketarako dirua biltzea da, hain zuzen ere, CIC Biogune zentroan Arkaitz Carracedo medikuak zuzentzen duen ikerketaren beka ordaintzeko erabiliko dena. Ikerketa horrek “Prostataren minbizia antzemateko odol-zelulen artean ematen den komunikazioa” du titulua. Arkaitz Carracedo ikerktzailea Ermura etorriko dela iragarri du antolakuntzak, taldearen eta bere izen propioan herrian egindako ahalegina eta parte-hartzea eskertzera. Hitz lauez ikerketaren muina eta nola doan esango digu. Eta bildutako kopurua taloi sinboliko baten bidez jasoko du.

Antolatzaileek gogorazi dute martxan parte hartzen duten pertsonek aseguratuta izango direla eta horregatik edozein gorabeherari aurre egiteko estaldura 3.500 dortsalak eta gris ilun koloreko elastikoak soinean izan behar dituztela. Elastiko eta dortsalik ez dutenei martxan parte ez hartzeko eskatu dute, aurreko edizioetakoa kez baitute aseguro estaldurarik edukiko.

Aurreko bi edizioetan bezala, martxak 3.400 metroko ibilbidea izango du, gure herriko kaleetan zehar betetzekoak. Luzera hori pertsona ororentzat egoki da, nahi duen orok –adin guztietako pertsonak- hartu ahal izango dugu parte pasioan, oinez edo korrika. Hasieratik eta distantzia batera artean kontrolaturiko ibilbidea egingo da. Ez dago mugarik ez eta baldintzarik, borondatea eta gogoa besterik ez dira behar. Ibilbide zehatza ondorengoa izango da: Irteera plazan egongo da, hortik goranzt Okin Zuri auzora jarraituko (Frankfurt taberna), ondoren Goienkale atzetik behera, Musika eskolan Izelaietara eta udaletxe aurretik Baldespinara, eskumara eginez Zubiaurre eta Probalekura, Diputaziotik –merkaturik- segitzeko San Pelaiora, Eroski aurretik Giroara eta VI. Mendeurreneetik gora, Okin Zurira lehenago bide berdina egiteko. Goienkaletik Zubiaurre kalerara eta helmuga plazan.

Martxa ez da lasterketa. Ez da denborarik neurtuko, hortaz inor ez da izango lehena ez azkena. Helmuga igaro ostean poltsatso bana jasoko dugu, non fruta feskoa –sagarra- eta ura izango dugun, besteak beste, kolaboratzaileek doan emandakoak. AECC eta Elikagaien Bankuak hitzarmena egin dute, kontsumitzen ez den generoa bildu eta behar dutenei banatzeko. Hori horrela, parte hartu eta poltsako produktuak kontsumitu behar ez duten pertsonek, hori bankuari uzteko aukera izango dute, produktuak biltzeko puntuak izango baitira. Bildutako generoa, seme-alabak kargura dituzten familiei helaraziko die Elikagaien Bankuak.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu