Durangaldeako 70 profesional bildu dira emakumeen genitalen mutilazioaren prebentzioa lantzeko

24.10.17
Berdintasuna

Osasun, gizarte eta hezkuntza alorretako 70 profesionaletik gora bildu izan ziren aurreko astean diziplina anitzeko jardunaldira emakumeen genitalen mutilazioa (klitoriaren ablazioa) prebentzioan sakontzeko. Jardunaldiaren antolatzaile izan ziren Ermua eta Durangoko udalen immigrazio eta berdintasun alorrak.

Adriana Kaplanek, antropologoa; Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea; unibertsitateko Wassu Fundazioko zuzendaria, eta OMS erakundearen aditu taldeko kidea denak, antropologiaren ikuspuntua eta gakoak azaldu zituen praktika honen zergatia ulertzen eta prebentzioan sakontzen laguntzeko xedez. Kaplanek 30 urtetako eskarmentua du, Afrikan lanean.

Goizane Motak, Bilboko udaleko Immigrazio teknikariak, bestalde, Bizkaiko hiriburuan emakumeen genitalen mutilazioa prebenitzeko duten Programa Integrala aurkeztu zien bertaratutakoei, praktika ona bezala kontsideratua baitago.

2016ko otsailetik klitoriaren ablazioa prebenitzeko protokoloa dugu Euskadin, zeina osasun eremuan dagoen oinarritua eta, agiri horretan, gomendatzen diren jarduerak biltzen dira. Ablazioaren prebentzioak gaiari modu integralean edo osoan heltzea eskatzen du, diziplina eta erakunde anitzeko ekipoak sustatu eta komunitatean prebentzio jarduerak bultzatzeko. Jardunaldiak lan koordinatu hori eta agente ezberdinen arteko sarea eratzea erraztu nahi zuen, osasun, gizarte nahiz hezkuntza eremuetan.

Bidalitako ebaluazioak oinarri harturik, saioak bertaratu ziren profesionalek espero zutena ase zuen. Gaiaren inguruko ezagutzan sakontzeko eskatu zuten guztiek, talde eta eremuek bata b4estearen berri jasotzea eta eskualdean elkarlanean jarduteko prest agertuz.

Bertaratutakoen artean ondorengoak izan ziren: Bilbo, Abadiño, Durango eta Ermuko immigrazio eta berdintasun ataletako teknikariak, Durangon eta Ermuan lanean ari diren osasun alorreko profesionalak, , Durango, Zornotza eta Berrizko gizarte-zerbitzuetakoak, Gurutze Gorria eta Cáritas enitateak, Durangoko Berritzeguneko kideak, Helduen Heziketarazko Zentrokoak, eta bailarako hainbat ikastetxe eta institutuak: Urritxe Institutua, Durangoko Institutua, Landako Eskola, Kurutziaga Ikastola, Abadiño BHI, IES Elorrio, Zelaieta Abadiño, Berrizko Learreta Markina Eskola, Zaldibar, Ermuko Anaitasuna ikastola, iurretako Juan Orobiogoitia, CEIP Zaldibar HLHI, CEP Atxondo eta Elorrioko Txintxirri ikastola.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu