Martxora arteko igande eta jaiegunetako goizeetan zabalik egongo dira fitness eta kardioko aretoak
UKEk iragarri du fitness eta kardio aretoek astean zehar duten ordutegia lau orduz luzatu dutela, igande eta jai egunetako goizetan zabalik izango direlako martxora bitartean. Igande eta jaiegunetako ordutegia hau indarrean egongo da datorren urteko martxora arte, datorren asteko igandetik, azaroaren 5etik hasita. Areto biak zaintza eta begirale aditu bat izango dute, erabiltzaileei aholkatu eta laguntzeko.
Azaroko lehen asteburutik erabiltzaileek igande eta jai egunetan ariketa fisikoa egiteko aukera izango dute, goizeko 9:00ak eta 13:00ak bitartean. Asteko gainontzeko egunetan aretoak ohiko ordutegia mantentzen du, zabalik izanez goizeko 8:30etatik 21:30era astegunetan eta 9:00etatik 13:00etara larunbatetan.
UKEko monitoreek bertan egongo dira aretoak zabalik dauden orduetan aholkuak eta zaintza lana egiteko. Monitoreek erabiltzaileen neurrira egindako jarduera fisikoko programa pertsonalizatuen planifikazioa, programazioa eta ebaluazioaz arduratuko dira.
Aretoen eta bertan dagoen ekipamenduaren ezaugarriak
Fitness aretoak guztira 535 m2ko azalera du, horretan entrenamendu kardio baskularrerako, barne ziklorako, indarraren entrenamendurako, pisu askerako eta luzaketentzako gune ezberdinak daudelarik.
Ekipamenduak egun 100 leku baino gehiago ditu: korrika egiteko 6 zinta; 9 eliptika, horietariko bat ibilkera aldakorrekoa dena; 5 step; 2 arraun; 6 bizikleta bertikal; 4 bizikleta etzangarri; 2 eskaladora, barne zikloko 29 bizikleta, ziklo-gymerako 2 beste bi, muskulaziorako 25 makina; 6 banku; mankuernak; 2 TRX; 4 espaldera; oreka eta propiozepzioa lantzeko ekipoak eta luzaketak burutzeko 6 postu.
Ordutegi luzapen horrek egun fitness ikastaroan edo Premium tarifan alta emanda duten 460 erabiltzaileei eragingo die zuzenean eta inolako gain-kosturik gabe.
Neurri honekin, UKEk aurrera darrai bere kirol eskaintza muturreraino eguneratzeko eta hobetzeko konpromisoarekin, egungo eskarira egokituz, azken urteotan etengabe eta pixkanaka hazten joan dena.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke