Azaroaren 25eko kanpainak jarduera asko eta anitz dakartza

20.11.17
Berdintasuna

Aste honetan gogoan hartuko -azaroaren 25eko larunbatean - Emakumeenganako biolentziaren aurkako Nazioarteko eguna. Borroka eta elkarrenganako errespetuan oinarrituriko berdintasuna eskatzeko eta aldarrikatzeko jardunaldia, nahiz eta aste osoan zehar jarduerak izango ditugun. Azaroaren 25eko egunaren inguruan kanpaina oso bat gauzatzen da gure herrian, Aukera Berdintasun udal sailak, Emakumearen Topaguneak eta herrian herritarren sentiberatasuna lantzeko eta genero biolentzia ezabatzeko urte osoan zehar lanean izaten diren herriko elkarte feministak hainbat jarduera prestatu da gure herrian. Herritar oro parte hartzeko ekimenak izango ditugu, nahiz gazteei zuzendutakoak nagusituko, beldur barik jarrera eta ikuspuntutik landutakoak izango diren, neska eta emakumeek beren ahalmen eta indarraz jabetu daitezen. Udalbatzan ordezkaturik dauden alderdi politikoen bozemaileak erakunde adierazpena onartu dute. Azaroaren 25ean, herritarren kontzentrazioa egingo da herriko plazan, arratseko zazpietan.

Urteko kanpainari hasiera jada eman zaio eta jarduerak gehiagotu egingo dira 25a hurbildu ahala. Azken ostiralean epaimahaia bildu zen herriko ‘Beldur Barik’ lehiaketara aurkeztutako proposamenak baloratzeko. Dakigunez, Ermuan 300 euroko bi sari emango baititugu, bana adin tarte bakoitzari -12tik 17ra- eta 18 urtetik 26ra bitarte lan onenaren egileei. Irabazleak ostegunean ezagutaraziko dira Lobiano arratseko 6etatik aurrera egingo den jaialdian.

Kanpainaren materialak: 10.000 baso-azpiko, 2.000 postal, 3.000 pegatina, 1000 paperezko kartel, 250 binilo, 2 pankarta

Kanpainaren eragina kale, establezimendu, denda eta bulegoetara iritsiko da hainbat material prestatu baita: 2.000 postal, 3.000 pegatina, 1000 paperezko kartel, bestelako 250 kartel eta binilo eta abar. Udaletxetik irteten diren gutunek azaro osoan zehar puntu lila duen pegatina daramate, emakumeenganako biolentziaren kontra gaudenaren erakusle.

Horrez gain, aurten herriko ostalaritza eta tabernatan banatuko diren 10000 baso-azpi banatuko dira, nahi dutenek asteburuan erabili eta bezeroei jartzen dieten zerbitzuetan jar diezaieten. Berdintasun alorrak bere esker ona agertu dio sektorearen konpromisoa agerikoa dela azpimarratuz, aurreko baten ahozapiak ere eskaini izan zutelako. Jarduerak zeintzuk eta noiz izango diren, agendan zehazten da.

Udal liburutegiak eta Emakkumearen Topaguneak elkarlanean irakurketa gida prestatu dute, materiaren inguruan dauden nobedade eta bibliografia eskaintzeko. Gida inprimakiaren 500 ale banatuko dira.

Azaroaren 29ko asteazkenean, arratsaldeko 6etatik aurrera LGTBIQ+ harremanen barneko biolentziaren inguruan mahai-ingurua egingo da emakumearen topagunean, Aldarte elkarteko kideekin. Partaideek biolentzia hori genero artekoa ote den inguruan hausnarketa eginen dute.

Osteguneko zine-klubean ‘Volar’ izenburuko dokumentala ikusi ahal izango da, erkidegoko hainbat emakumek grabatutakoa eta Donostiako azken zine jaialdian aurkeztu izan zena. Proiekzioa amazitu ondoren autoreekin solasaldia egiteko parada izango da.

Halaber, aste osoan zehar puntu moredun pankarta udaletxeko balkoi nagusitik zintzilik izango dugu eta oroigarri horren inguruko beste bat herriko plazako kioskoan ere bai. Berdintasun sailak herritar orori puntu moreak jaso eta etxeko leihoetan, lantokietan, bulegoan, nahiz dendetan ipintzeko dei orokorra egin du, emakumeenganako errespetua eta biolentzia eza aldarrikatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan