Ermuko ‘Beldur Barik 2017’ sariak, jada, erabaki eta esleituta

24.11.17
Berdintasuna

Ermuko ‘Beldur Barik 2017’ lehiaketak baditu irabazleak. VIII. Jaialdian –bart arratsean- aurkeztu ziren lanak eta ezagutzera eman zen epaimahai kalifikatzailearen erabakia. Udalak eta Aukera Berdintasunerako udal sailak guztira 600 euro banatu dituzte, adinaren araberako sailkapenaren bidez dauden bi kategoriarako, bakoitzari hirurehun euro dagokiolarik. 12 urtetik 17ra bitartekoen taldeak saria Kimaira Elkarteko Ines Gimenorentzat izan da, “Iraultza piztu da” izenburuko proposamenagatik. Bigarrenean, 18 urtetik 26ra bitarteko partaideetan, saria Lara Fernandez gazteari egokitu zaio, “Mis propios Mares” tituluko lanagatik.

Bihar A-25eko egunez, herritarrok kontzentratu egingo herriko plazan, arratseko 7etan

Aurten herriko lehiaketara 7 lan aurkeztu dira; hiru lehen adin multzoan eta beste lau bigarrenean. Iazko edizioan izandako lan kopuru bera da, hortaz partizipazioari eutsi egin zaio. Eta horren arrazoia, sailak sentiberatasunean sakontzeko ikastetxeetako ikasle eta gazteekin egiten duen etengabeko lana. Eta baita emakumeen jabetze eskolako jarduera eta tailerren oihartzunari esker.

Aurtengoan aurkeztu izan diren lanen zerrenda ondorengoa da:

12 urtetik 17ra bitarteko autoreak:

  • Estamos en guerra, Garazi Bernal, Andere Arriaga, Mikel Orbe eta Maialen Castro
  • Iraultza piztu da, Inés Gimeno, Kimaira Elkarteko kidea
  • *No te calles, cuéntalo! *Antolatzaileek Erkidegoko lehiaketatik kanpo uztea erabaki dutenez, ez du parte hartuko eta ezin izango da bozketa herikoian ere bultzatu. Dena den, herriko epaimahaiak ontzat eman du eta herrian erroldatutako gainekoekin baloratu izan du.

18 urtetik 26ra bitartekoak:

  • Zergatik? Beldur Barik, Loubna El Ayadir
  • Mis propios mares, Lara Fernández
  • Larrialdietarako irteera, Talde lana. Autoreak Ainhoa Ganuza, Silvia Ganuza, Maialen Alvarez, Nerea Rubio eta Ariane Sánchez, Nüshu Taldeko kideak.
  • Wonderbragas, Talde lana: Lara Fernández, Ibai Silicato eta Izaro Rojo.

Ermuarrek prestatutako sei lan horiak sari orokorrak jasotzeko aukera ere izango dutela gogoratu behar, baita gure babesa nahiz bozka herrikoieko botuak ere. Hortaz, ez utzi aukera pasatzen!

Bart arratseko jaialdiaren aurkezle izan diren Oihulari Klowneko Caléndula eta Muxutruka. Ekitaldia girotzen eta dinamizatzen lagundu zuten, ‘Beldur barik’ jarrera transmitituz ikus-entzuleen artean. Datozen urteetan ere parte hartzen jarraitzeko gonbitea egin zieten bertaratutakoei. Azkenik, egunotan egingo diren ekitaldietara hurbiltzeko eta Eibarren, abenduaren 2an egingo den jaialdira bertaratzeko eskatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko