Guraso-lagun ostiralean bilduko Lobianon, mintzapraktika egin eta Gabon apaingarriak prestatzeko

11.12.17
Euskara

Berbalagun ekimenak ikasturteko lehen guraso-lagun irekia –guraso nahiz seme-alabentzat- antolatu du. Saioa aste honetako ostiralean egingo da, abenduaren 15ean, Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko bost eta erdietatik zazpietara bitartean. Ordu eta erdiko saio horretan gabon apaingarriak prestatuko dira, eskulanetan jardunez gozo-gozo.

Ekintza hau, ekintza puntuala izan arren, hiruzpalau aldiz burutzen da urtean. "Irekia" adjektiboa erabiltzen du Ermuko edozein gurasok (eta bere seme-alabak) parte hartu ahal duelako. Ez dago zertan guraso-lagun talde batean izen emanda egon behar. Saioak tematikoak izaten dira eta guztietan guraso eta umeen arteko hartu-emana eta elkarlana sustatzen saiatzen dira antolatzaileek. Gaiek egiten den sasoiarekin izaten dute lotura. Oraingoan, esaterako, Gabon apaingarriak, ate joka baititugu.

Aurtengo 2017-2018 ikasturteko edizio honetan inoiz baino partaide gehiago bildu dira Guraso-lagun ekimenera, marka guztiak hautsiz, herriko ikastetxe guztietan baitago gutxienez guraso-lagun talde bat. Guztira 7 talde eta 50 bat guraso izanik, euskaraz mintzatu eta praktikatzeko taldeotan.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin