The Romanticos eta Paul San Martinen bluesa, larunbatean entzungai Lobianon
Denboraldiko azkenengo blues eta jazz kontzertua izango da larunbat honetan, abenduak 16, Lobiano Kulturgunean. The Romanticos hirukotea eta Paul San Martin izango dira aurtengo azkenengo gonbidatuak, eta “oinak eta arima bluesa bezalako estilo zaharrean sustraituta” dituzten musikarien kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu.
The Romanticos Iker Piris gitarrista eta abeslari tolosarra buru duen proiektua da. Hirukoetak bere ukitu pertsonala aurkezten du euren konposizio propioen bitartez. Horietan, swinga, Chicagoko bluesa, funka eta rhythm&blues oinarria uztartzen dituzte.
Bestalde, Paul San Martin donostiarra Piano Jazz goi-titulatua da, 15 urte zituenetik eszenatokiz eszenatoki aritzen da eta egun bluesaren piano tradizioan murgildu da, stride eta boogie woogie bezalako estiloak landuz. Azkenengo urteetan bakarkako lanak konposatzen, grabatzen eta zuzenean aurkezten aritu da, baina estilo bereko taldeekin kolaborazioak ere egin ditu.
Lau musikariek guztien forma ona eta heldutasuna islatzen dituzten abestiak aurkeztuko dituzte. The Romanticos eta Paul San Martinek jada ezagunak diren doinu eta zaporeak sortzen dituzte, baina sukaldari trebe baten erara, euren ongailu sekretuekin onduta emaitza erabat pertsonala eskaintzeko.
Kontzertua 20:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude jada 8 euroren truke Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan eta Kutxabanken webgunean.
Lotutako albisteak

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du