Dibertsioa nagusi Gabonetako Haur Parkean

28.12.17
Kultura eta Gazteria

Ermuko Gabonetako Haur Parkeak astearte honetan zabaldu ditu ateak Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko pistan. Ehunka neska-mutilek gozatu dute jada Kultura Sailak Udal Kirol Erakundearekin elkarlanean antolatu dituen atrakzio eta jardueretan.

Parkea urtarrilaren 4ra arte, osteguna, egunero egongo da zabalik, abenduaren 31n (goizez bakarrik) eta urtarrilaren 1ean izan ezik (itxita). 2 eta 12 urte arteko haurrentzat jarduera eskaintza zabala topa daiteke kiroldegian: puzgarriak, salto egiteko elementuak, tailerrak, jolasak, ludoteka eta bideojokoak, besteak beste. Guztia eremu ezberdinetan banatuta dago, adinaren arabera sailkatuta, eta 14 begirale arduratuko dira parkearen segurtasunaz, parte-hartzaileek gozatu dezaten.

Gabonetako Parkerako sarrerak bi euro balio du, aurreko urteetan bezala, eta egun oso baterako balioko du. Goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara dago zabalik parkea. Segurtasun arrazoiak direla eta, ezin izango da 450 pertsonako edukiera gainditu; beraz, haur eta gazteen parte-hartzea lehenetsiko denez, ume bakoitzeko heldu bakarra onartuko da gehienez ere.

Abenduaren 28ko, osteguna, Gabonetako Haur Parkearen irudi batzuk uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu