Sallabenten A8ak bidesaria ordaintzeko zituen kabinak eta zonaldea historiara pasa dira

15.01.18
Gizartea

Sallabente auzoak A8an autobideak bidesariak ordaintzeko orain arte zituen kabinak eta zonaldea historiara pasa dira, gure talde oroimenean gorde beharko ditugularik. Gaurko eguneko lehen minututik bidesariko kabinak eta ingurua zerbitzuz kanpo daude, itxita betirako orain arte ezagutzen genituen bezala. Gauerditik Ermura iritsi nahi duten gidariek Ureta mendiko eremu berrian atera behar dira, mendia hori azpitik zeharkatzen dituzten tunelak segi eta eskumarantz hartu 634- errepidearekin bate egiten duen puntuan, Areitiotik behera egiteko kaltxango deritzan zonaldera artean. Eta alderantziz, hirigunetik irten eta Bilbo Donostiarekin lortzen duen A8 autobidea hartu nahi duten guztiek. Biak aldi berean batera zabalik mantendu dira, aurreko asteko asteazkenetik herritarrek gune berria ezagutu bitartean. Bidesari ordaintzeko gune zaharra ixtea beharrezko da, berriaren gunetik Eibarko saihesbidearen azken tartea amaitzen den biribilgunearekin lotu ahal izateko. Azpiegitura berri horri hegoaldeko saihesbidea deritzo eta, horri esker, bukatuta dagoenean milaka automobil eta kamioiek ez dute Ermuko hirigunea zehartu beharko.

A8rako sarbide berria bakarrik zerbitzuan dugun lehen eguneko ezaugarri nagusia normaltasuna izan da, lanegun guztietan izan ohi ditugun arazotxoak alde batera utzita, ermuar asko baitira Debabarrena eta Goienako nahiz Durangaldeko industrialdeetan kokaturiko enpresetan lan egitera ateratzen direnak. Goizeko 7etan auto-ilara bat edo beste egon da, etxetik goiz irten direnak asko izan baitira, lan astea gorabeherarik ekiteko asmoz. Goizeko 7:20etan trafikoaren itxura beste edozein lan egunekoa izan da; trafiko ugaria baina mugimenduan eta aurrera eginez. Eguneko nobedadeen artean Bizkaibus lineak Areitiotik gora eta bera ibiltzea izan da, eta hainbat geralekutan bidaiariak hartu eat lagatzeko egin diren aldaketak.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko