Emakumeen Topalekuak egutegia eta koadernoa argitaratu ditu 15. urteurrena ospatzeko

18.01.18
Berdintasuna

Ermuko Udaleko Berdintasun Alorrak udalerrian emakumeen aztarnei ikusgarritasuna emateko eta berreskuratzeko programak lantzen eta bultzatzen ditu, baita berdintasunezko gizartera bidean emakumeek duten eragina balioan jarri ere.

Ekimen bat aipatzekotan, Natalia Arrieta eta Rosa Basoa artistek collage digital bat egin zuten 2017. urtean, aipatutako errealitatea islatzen duten irudiekin osatuta. Argazki horiek oinarri hartuta, muntaia artistiko bat egin zuten egileek Martxoak 8 plazan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barnean. Aurkezpen ekitaldian, errepresentazio horien sinbologiak eta esanahiak azaldu zituzten artistek, eta ispiluekin osatu zuten euren lana.

Emaitza artelan dinamiko bat da, eta Berdintasun Alorrak egutegi baten bitartez jaso eta erakutsi nahi izan du obra. Horrela, egutegiak erakusleiho lanak betetzen ditu, eta irudiekin batera, horiek interpretatzeko proposamenak azaltzen dira. Emakumeen izateari eta euren aztarnaren ikusgarritasunari errekonozimendua da obra hau, eta aztarna berri bat, aldi berean.

Ermuko Emakumeen Topalekuak egutegiaren 400 ale argitaratu ditu, eta aste honetatik aurrea banatuko dira Topalekuan bertan eta beste udal instalazioetan. Era berean, Euskal Autonomi Erkidegoko erakundeetara, elkarteetara, berdintasun alorretara eta emakumeen etxeetara ere bidaliko dira.

2018ko egutegia

Egutegi formatuari esker, mezua 2018. urte osoan zehar bizi eta ikusgarri izango da, bere eragina areagotuz.

1000 koaderno oroigarri

Datorren martxoaren 6an, asteartea, Ermuko Emakumeen Topalekuak 15 urte beteko ditu. Hori dela eta, 1000 koaderno argitaratu dira, egutegiekin egingo den bezala, pixkanaka udal berdintasun programetan parte hartuko duten pertsona, talde eta elkarteen artean banatzeko.

Emakumeen Topalekuak kaleratzen duen hirugarren koadernoa da, 1999an eta 2003an argitaratutakoen atzetik; azken hori instalazioen 10. urteurrena ospatzeko osatu zen.

Oraingoan, collage digitaleko irudietako bat erabili da koadernoen portada gisa. Euskarri mugikor batean inprimatutako irudia da, eta bertan, emakume bat agertzen da kulunka batean, mundu infinitu batera zabalik dagoen leiho batean. Kulunkaren ohiko mugimenduak emakumeen bultzada islatzen du, aurrera eta gero eta gorago doazela, hain zuzen.

Horixe da, zehazki, koaderno oroigarri horretako irudiarekin batera doan mezua, Emakumearen Topalekuaren helburu nagusia islatzen baitu: emakumeen mugimendu horretan laguntzaile izatea.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan