Ur-mozketa herriko lau kaletan

29.01.18
Gizartea

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak jakinarazi du astearte honetan, urtarrilak 30, goizean zehar ur-mozketak egingo dituela Ermuko kale ezberdinetan. Herriko Ur Horniketa Sarea hobetzeko helburuarekin abiatuko dira lanak.

Honako kale eta zenbakietan moztuko da ura:

  • Bizkaia Etorbidea 17, 15, 13, 11, 9, 8, 7, 5, 3, 3 bis, 1 eta 1 bis zenbakietan.
  • Konbentukoa kalea 2. zenbakian.
  • San Inazio auzunea 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 y 8 zenbakietan.
  • Baldespina Markesa kalea 14 eta 16 zenbakietan.

Hobekuntza lanak burutzeko, lubakia egingo da errepidearen eta espaloiaren artean; beraz, obrek jendearen joan-etorriak eta autoen ibilbideak oztopatuko dituzte.

Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren aurreikuspenen arabera, mozketa 09:00etatik 13:00etara bitartean egingo da. Iraupena ustezkoa da, beraz, gerta daiteke pentsatu baino lehenago bukatzea. Kasu horretan, aurretiazko abisurik gabe ura emango da. Bestalde, lanak luzatzen badira, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) emango da mozketaren berri.

Lanak direla eta, posible da presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio jasatea hasieran.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.