‘Errealitatea islatzen dituzten ipuinak’ proiektuagatik aipamena jasoko du liburutegiak

30.01.18
Udal Liburutegia

Liburutegien Kooperaziorako Kontseiluak (CCB) aitortuta, estatu osoko liburutegi publikoen artean

Liburutegien Kooperaziorako Kontseiluaren (CCB delakoaren) 2017ko zigilua jasoko du #Ermuko udal liburutegiak (@BiblioErmua), Espainia guztiko liburutegi publikoen arteko kategorian. Aipatu Kontseiluak berritzailetzat jo du gure herriko liburutegian landu izan den proiektua, irakurzaletasunaren eta ipuinen bidez haurtzaroan sexu abusuak bezalako gai deseroso eta korapilatsuei heltzen diena. Aipamenak eta zigiluak ohorezko izaera dute, dirurik ez baitakartzate. Aipamen horregatik Liburutegien Kooperaziorako Kontseiluak luzaturiko diploma eta erakundearen (CCB delakoaren) zigilu digitala jasoko ditu liburutegiak, irudi korporatiboan eta bere kanaletan erabili ahal izango duena. Diploma eta aipamena Kultura alorreko ordezkariren eta zerbitzuko kideren batek jasoko dute Kontseiluak Valentzian, otsailaren 20an egingo duen osoko bileran.

Irakurzaletasunaren eta ipuinen bidez gai korapilatsuei heltzeko proposamena da

Errealitateak islatzen dituzten ipuinak izan da udal Liburutegiak ikastetxeei 2017. urtean eskaini zien programetako bat. Ekimen honen helburua ipuin bat ezagutzara ematea da, izan dezakeen literatur balioaz gain, helduentzat ezerosoak edota gizartean tabu diren gaiak lantzeko ematen duen aukerataz baliatzeko. Erakusketa baten bitartez gauzatzen da programa, eta bertan, ipuina modu aktiboan gozatzeko eta ikusi eta entzundakoari buruz mintzatzeko tartea emanez.

Aurreko ikasturteko ekintzen ardatza Elisenda Pascual idazlearen “Clara y su sombra” (Uranito, 2016) lanean oinarritutako erakusketa izango da. Martxoaren 27tik hasi eta ikasturtea amaitu arte, Ermuko Lehen Hezkuntzako hainbat ikastetxetan izan dena. Horrela, ipuina ezagutzara eman eta irakurzaletasuna sustatu nahi izan da lanean agertzen diren atal ezberdinen bitartez; kasu honetan, haurtzaroan eman daitezkeen sexu gehiegikeri edo abusuak ekiditea.

‘Clara y su sombra’ lanak ipuin baten baliatuz erakusten du, munduan zehar gaur egun hainbat eta hainbat umek bizi duten errealitate gogorra. Haurrenganako eraso sexualen gaia askotan osasunaren arloko profesionalen eta epaitegien eskuetara mugatzen da. Horren inguruan mintzatzea ezerosoa eta zaila dugu, gustuko ez duena ezkutatzeko joera duen gizartean. Proiektu honek gaia azaleratu nahi du, eta errespetuzkoak eta osasungarriak ez diren egoerak agerian utziz, identifikatu eta izena jartzen die, gehiagorik ez daitezen egin.

Jardueran 727 ikaslek eta 51 irakaslek parte hartu dute

Erakusketa ipuineko ilustrazioak egin dituen Mercé Serra Valls marrazkilariaren lana da. “Erakusketa ikastetxe bakoitzera iristen denean, formakuntza saioa eskainiko zaie irakasleei, gero, modu autonomoan, ikasleengana gerturatu eta gaia landu dezaten”, azaldu dute udal liburutegian. Garaitzaelkarteko kideak (irabazi asmorik gabeko elkartea, EAEn Haurtzaroko Abusuak eta Tratu Txarrak tratatzeko asmoa duena) arduratuko dira formazio saioak eskaintzeaz. Kurtso horietan, erakusketara bisita nola egin azalduko zaie irakasleei, gero horri buruzko tertulia eta hizketaldia egin ahal izateko. Gainera, ipuinaren egileak landutako dokumentu pedagogiko bat eskainiko zaie, Garaitzarekin lankidetzan egokitu dena.

Gainera, haurrenganako sexu erasoak ekiditeko asmoz ipuin, pelikula eta errekurtso hainbat biltzen dituen gida bat prestatu du liburutegiak, ikastetxeetan eta zerbitzuan bertan banatzeko. Adin tarteen arabera antolatuta daude materialak, eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean eskuragarri daude.

‘Errealitateak islatzen dituzten ipuinak’ proiektua, aurreko ‘Tunela: zu eta ni’ izenekoaren jarraipena da

Jardueran herriko Ongarai Eskola, Anaitasuna Ikastola, Colegio San Pelayo y San Lorenzo ikastetxeetako 727 ikaslek eta 51 irakaslek parte hartu dute.

Ekimen honek jarraipena ematen dio iaz Anthony Browne idazlearen ‘El túnel’ liburuan oinarrituta egin zen ‘<Tunela: zu eta ni’proiektuaren erakusketari. Antzeko dinamika bat jarraituz, Ermuko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako irakasleek tertulia literarioaren inguruan ikasteko aukera izan zuten, eta beldurrak, genero rolak eta anai-arreben arteko harremanak bezalako gaiak lantzen ikasi zuten

.

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Higiene-ohitura gomendatuei eta osasungarriei buruzko tailerra

Izen-emateak Liburutegiak egingo ditu, datorren astelehenera arte edo plazak bete arte
Imagen
05.06.24
Amagandiko edoskitzeari uzten laguntzeko tailerra

Doakoa da eta izena emateko epea ekainaren 10era arte edo plaza guztiak bete arte zabalik egongo da
Imagen
03.06.24
Jon Arretxe jasoko du aurten Ermuko 'Ezekiel Etxebarria' saria

"Ostegunak" liburuaren autorea izateagatik, azken hamabi hilabeteetan udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko alea. Ekutaldia eainaren 5ean, 19:00etan Kaltxango AEKn