Artestura Feministak erakusketa ikusgai Emakumeen Topalekuan

05.02.18
Berdintasuna

Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen Etxeen Sareak Artestura Feministak erakusketa ibiltaria antolatu du, eta datorren martxoaren 2ra arte, ostirala, Ermuko Emakumeen Topalekuan izango da ikusgai.

Erakusketa honen jatorria Artestura Feministak lehiaketa da, 2017. urte amaieran ospatu dena, emakumeen sormena eta produkzio artistiko feminista bultzatzeko, ikusgarri egiteko eta balioan jartzeko helburuarekin. Guztira 61 lan aurkeztu dira lehiaketara, Emakumeen Etxeen Sareko herrietan: Basauri, Donostia, Durango, Eibar, Arrasate, Azpeitia, Ondarroa eta Ermuan. 61 obra horietatik, 8 sarituak izan dira eta beste 7 lanek aipamen berezia jaso dute Emakumeen Etxeen nortasuna eta baloreak adierazteko, komunikatzeko eta transmititzeko duen balio edo ahalmena, feminismoaren aldarrikapenekin bat egitea, lan proposamenaren originaltasuna eta berrikuntza kontuan izanda.

Orain, Artestura Feministak erakusketak lehiaketako 15 lanik onenak aurkeztuko ditu herriz herri: pinturak, zeramikak, oihalak, collageak eta argazkiak, besteak beste. Durangon hasi ostean, Ermua da galeria ibiltari honen bigarren geltokia, eta bertako lanak ere badira ikusgai. Izan ere, Ines Arano Aguirregomezcorta ermuarrak Las Dos Fridas argazkiei esker aipamen berezia jaso du lehiaketan, eta bere lanak erakusketaren barne daude.

Artestura Feministak zabalik egongo da Emakumeen Topalekuaren ohiko ordutegian (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara, ostiral arratsaldeetan izan ezik) datorren martxoaren 2ra arte, ostirala. Egun horretatik aurrera, Eibarren izango da beste hilabete batez, eta jarraian Sareko beste herri guztietatik igaroko da, ibilbidea Ondarroan amaitu arte.

Lotutako albisteak

Imagen
16.07.25
Jokabide matxistarik eta eraso sexistarik gabeko jaien alde

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
24.06.25
Harrotasunaren eguna ospatu Emakumearen Topagunean, irudiz eta gogoetaz

LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta (ekainak 28), Ermuko Emakumearen Topaguneak jarduera kultural berezia egingo du