Izarra Centre, ‘4.0 Hiriak’ jardunaldiaren agertoki

06.02.18
Ekonomi Sustapena

4.0 Hiriak: Berrikuntzak eta Teknologiak Sarean lan egiten dutenean izeneko jardunaldia ospatu da gaur asteartea, otsailak 6, Ermuan. KPMG enpresak antolatu du ekitaldia, Ermuko Udalaren laguntzarekin, Izarra Centre eraikineko auditorioan, eta egunean zehar hitzaldi eta mahai-inguru ezberdinak prestatu dira Smart Cityak, 4.0 administrazioa eta berrikuntzarako ekosistemen inguruan, besteak beste.

Tokiko nahiz nazioarteko esperientzia garrantzitsuak ezagutzeko eta horiekin bat egiteko asmoarekin antolatu da jardunaldia, hirietako berrikuntza eta garapen teknologikoa ardatz direla, betiere sarean lan egitearen ikuspuntutik. Gainera, berrikuntza prozesuetan murgilduta dauden edo horiek hobetzeko asmotan dauden hirientzat oso ekitaldi baliagarria suertatzen da; era berean, euren herritarrentzat, enpresentzat eta erakundeentzat baliagarriagoak diren zerbitzuak eratzeko ere garrantzitsua izan baitaiteke.

11:30ean hasi da jardunaldia, bertaratu diren pertsonei akreditazioak banatzearekin batera, KPMG Managementen eskutik. Jarraian, Carlos Totorika Ermuko alkateak ekitaldia inauguratu du, lehenengo hitzaldiei hasiera eman aurretik.

Ermuko historiaren inguruko zertzelada batzuk eskainiz hasi du bere aurkezpena Totorikak, duela hamarkada batzuk “zailtasun orografikoak tresna berriak sortzeko, ezagutza lortzeko eta ekiteko aukera bihurtu” zirela azalduz. Horrela, alkatearen hitzetan, “ezagutza oinarri” horri esker egungo gizartearen erronkei aurre egiteko konponbideak eratu ahal dira.

Izarra Centre eraikinari eta udalaren zuntz optikoari ere eskaini dizkio hitzak; izan ere, bi elementu horiek “enpresei aukerak zabaltzeko eta ekintzailetza eta 4.0 industria bultzatzeko” tresna garrantzitsuak direla adierazi du.

Aurkezpenari amaiera emateko, Carlos Totorikak hirien sarren garrantzia azpimarratu du (Innpulso sarea, Eudel eta FEMP, esaterako), “epe luzeko ikuspuntua partekatzeko, taldean lan egiteko eta baliabide ekonomiko urriak ahalik eta egokien kudeatzeko, hiritarrentzat arrakastatsuak diren emaitzak lortu ahal izateko”. Era berean, erakundeetan aldaketa kulturalak bultzatzearen beharra aipatu du, norbanakoen hazkundea babesteko eta sarean lan egitearen eta ezagutza partekatzearen inguruko ilusioa zabaltzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren